Lau gizarte langile Baztan, Urdazubi eta Zugarramurdin

Lau langile ari dira lanean Baztan, Urdazubi eta Zugarramurdiko oinarrizko gizarte zerbitzuetan. Harrera eta orientazio programa, gizarteratze programa, eta haur eta familientzako programak eskaintzen dituzte. Orain arte, etxez etxeko langile eta gizarte langile bakarra zeuden 8.000 biztanlerentzat.