Javier Erize iruindarraren “Kilikon” kartelak iragarriko ditu aurtengo sanferminak

Javier Erize iruindarraren “Kilikon” kartelak iragarriko ditu aurtengo sanferminak

Javier Erize artista iruindarraren “Kilikon” izeneko kartelak iragarriko ditu 2015eko sanferminak, Iruñeko Udalak gaur eguerdian iragarri duenez. Caravinagre kilikia sanferminetako kartelaren protagonista izanen da laugarrenez (azkenekoa 2012an).
Iruñeko Arte eta Lanbide eskolan ikasi zuen Erizek, eta hainbatetan aurkeztu ditu lanak sanferminetako kartel lehiaketara. 2013an, finalista izan zen “Santo” izeneko kartelarekin. “Kilikon” egiteko, pintura akrilikoa eta berniza erabili dituela azaldu du gaurko aurkezpenean.
Udaleko arduradunen esanetan, 5.124 lagunek eman dute botoa. Iaz baino %47,4 gehiagok.

Leave a Reply

Your email address will not be published.