Esparza eta Araizen arteko aurrez aurreko eztabaida, 22:00etan

Esparza eta Araizen arteko aurrez aurreko eztabaida, 22:00etan
Nafarroako presidentetzarako UPNren eta EH Bilduren hautagaien eztabaida izango da gaur, 22:00etan. Javier Esparzaren eta Adolfo Araizen arteko eztabaida izango da, eta Navarra Television-ek emango du. Aurrez aurrekoa Oihane Garzaron aurkezleak zuzenduko du; euskarazko albistea aurkezten du telebista kate horretan.Bi alderdiek elkarren artean hala adostuta, lau atal hauetan banatuko dute eztabaida: lehen atalean, gatazka politikoari buruz ariko dira; bigarrenean, ustelkeriaz; hirugarren atalean, Nafarroarako dituzten proposamenak aurkeztu beharko dituzte; laugarren eta azken atala Nafarroaren estatus politikoaz hitz egiteko baliatuko dute.Adolfo Araizek orain hiru aste egin zion eztabaida egiteko proposamena Jose Javier Ezparzari, UPNko zerrendaburuari. Araiz prest agertu zen “iraganaz, gatazkaren konponbideaz eta jarrerez” hitz egiteko, baina baita ustelkeriaz eta kudeaketa ereduaz ere. Araizek berak baieztatu zuen Ezparzaren baiezkoa jaso duela:Esparzak azaldu zuen Araizekin aurrez aurreko bat nahi duela “aurpegira lau gauza” esateko.

Leave a Reply

Your email address will not be published.