Hezkuntza publikoaren izpi berriak

Urtero bezala, Euskal Eskola Publiko Berriaren Aldeko Jaia ospatuko du Sortzen elkarteak heldu den igandean. Aurten, Sarrigurenen izanen da festa, eta hango guraso elkartea arduratu da antolaketa lanez. Izpi berriez, eskola berria da aurtengo leloa, eta, hori aldarrikatzeko, egun osoko egitaraua antolatu dute: kontzertuak, ikuskizunak, jolasak, artisauen azoka, pilota partidak… Jai giro paregabea, hezkuntza publikoa aldarrikatzeko.