Astelehenean hasiko da Santiago Cerveraren aurkako epaiketa

Astelehenean hasiko da Santiago Cerveraren aurkako epaiketa
Iruñeko Justizia Jauregian egingo dute ahozko epaiketa astelehenetik aurrera. 09:15ean hasiko da.
2012ko abenduan Nafarroako Kutxako presidente ohi Jose Antonio Asiaini xantaia egin ziolakoan epaituko dute Santiago Cervera PPko diputatu ohia. Behin-behineko ondorioetan, fiskalak eta defentsak Cerveraren absoluzioa eskatu dute. Asiaini mezu bat igorri zioten 25.000 euro eskatuz, zenbait informazio ez zabaltzearen truke. Fiskalak uste du ezin izan dela frogatu nork igorri zion Asiaini mezu hori.
Akusazioak, ordea, hamalau hilabeteko zigorra eskatu du Cerverarentzat mehatxuak egitea egotzita, Nafarroako Justizia Auzitegiak jakinarazi duenez.

Leave a Reply

Your email address will not be published.