Alde Zaharrean daude AirBNBren etxe gehienak »

Iruñean 738 ostatu eskaintzen ditu AirBNB enpresak.%43 etxebizitza osoak dira, eta gainerakoak, logelak. Donostian, adibidez, %74 dira etxebizitza osoak. Eskaintza gehiena Alde Zaharrean dago. Gainera, hori da dentsitate handieneko auzoa: 100 etxebizitzatik 3,7k gisa horretako ostatua eskaintzen dute.

Alde Zaharrean Bizi elkarteak salatu duenez, auzoan AirBNB bidez eskaintzen diren apartamentuen %28 etxe agentziekin lotutako jabeen esku daude, eta hainbat etxeren jabe dira.

NUP ere, harrera prozesuan laguntzeko prest »

Nafarroako Unibertsitate Publikoak elkarlanerako deia egin dio Nafarroako Gobernuari, herrialdera etor litezkeen errefuxiatuen beharrizanei erantzuna emateko eta “gizarteratze prozesuan laguntzeko”.NUPeko Internazionalizazio Errektoretzaordeak sustatu…

«Herritarren jarrera eredugarria izaten ari da errefuxiatuen auzian» »

Ion Orzaiz

Iragan asteburuan, Bartzelonan izan zen Joseba Asiron, Ciudades por el bien común (Guztion ongizatearen aldeko hiriak) izeneko bilkura instituzionalean. Espainiako, Galiziako,

Eneko Larrarte (Ezkerra): “Egoera irauli du aldaketaren blokeak”

Eneko Larrarte (Ezkerra): “Egoera irauli du aldaketaren blokeak” »

UPNren gainbeherari eta ezkerreko indarren hazkundeari esker, aginte makila hartuko du aurki. Lehentasun gisa jotzen du bazterketa soziala eta lurralde desoreka konpontzea. - Jarraitu irakurtzen...

Astelehenean hasiko da Santiago Cerveraren aurkako epaiketa

Astelehenean hasiko da Santiago Cerveraren aurkako epaiketa »

BERRIA Iruñeko Justizia Jauregian egingo dute ahozko epaiketa astelehenetik aurrera. 09:15ean hasiko da. 2012ko abenduan Nafarroako Kutxako presidente ohi Jose Antonio Asiaini

Joseba Asiron: “EH Bildurik gabe, ez da aldaketarik izango”

Joseba Asiron: “EH Bildurik gabe, ez da aldaketarik izango” »

Koalizioaren alkategaia izateko aukeratu dute EH Bildu osatzen duten alderdiek Joseba Asiron (Iruñea, 1962). Aldaketaren aldeko “gehiengo soziala” instituzioetara eraman nahi du.

Zeintzuk dira zuen lehentasunak?

Azken legealdia antzua izan da, eta zentzu horretan, orain dena dago egiteko. Yolanda Barcinak alde egin zuen, eta sekulako zorra utzi zuen udalean: urtero 10 milioi euro ordaindu behar izaten dira zorretan. Hori hala izanda, lehentasunak arlo guztietan daude. Adibidez, mugikortasunerako arazo handia dugu, kotxean pentsatutako hiria eraiki delako. Bestalde, uste dugu sanferminetarako beste eredu bat behar dugula, UPNk festak instituzionalizatu dituelako, eta sanferminak hasieratik izan dira herrikoiak eta espontaneoak. Sexu erasoen aurkako protokoloak ere hobetu behar dira. Tira, pila bat gai gaude. Baina lehentasuna, gobernura iristen garenean martxan jarriko dugun lehen neurria, pobreziaren aurkako eta enplegu duina eta etxebizitzaren aldeko ituna izango da, eragile sozialekin egina.

Udalaren egoera ekonomikoak, halere, ez du gehiegi lagunduko.

Ez, eta argi dago bideratuko ditugun proiektu guztiak imajinazio handiarekin eta baliabide gutxiekin egin beharko ditugula.

Nola ikusten duzu alkatetzara iristeko aukera?

Kalean aldaketarako grina sumatzen dugu, gehiengo sozial bat dago horren alde. Aldaketaren alde gauden indarren lana da gehiengo hori instituzioetara bideratzea. EH Bildu aldaketaren ezinbesteko parte izan behar da, izan ere, EH Bildurik gabe ez dago aldaketarik. Bestela, erregimena osatu duten alderdiekin paktatu beharko litzateke, eta arazoaren osagaiak ezin dira arazoaren konponbide izan.

Zein da EH Bilduren bereizgarria?

E H Bildu Iruñean aspalditik errotuta dagoen aukera bat da, eta proiektu sendoa defendatzen dugu. Ezkertiarrak gara, eta uste dugu udal gobernuak ezkerreko politikak bultzatu behar dituela. Gainera, erakutsi dugu gai garela ezberdinen artean lan egiteko, EH Bildu jatorri ezberdina duten pertsonez osatua baitago. Azkenik, gure marka inportanteena parte hartzea da. Ez da bakarrik hauteskunde kanpainetan errepikatzen den lelo bat, baizik eta praktikara eramaten dugun zerbait. Alde horretatik, aldaketaren boto segurua EH Bildu da.

Ana Lizoain: “Ez dugu eliteen ordezkapena nahi, haustura baizik”

Ana Lizoain: “Ez dugu eliteen ordezkapena nahi, haustura baizik” »

“Joko arauetan sakoneko aldaketa” nahi du Aranzadik, eta asmo horrekin aurkeztu da bozetara. Ana Lizoain (Iuñea, 1968) da “hautagaien-zerrendako” alkategaia.

Zer berritasun dakar Aranzadik Iruñeko eszenatoki politikora?

Orain arte, inork ez du lortu instituzioetako eskumenak auzoei edo gizarte mugimenduei modu zabal, iraunkor eta eraginkorrean transferitzea, demokrazia zuzeneko eredu parte hartzaile eta gardena martxan jartzea, edo desobedientzia zibil instituzionalerako praktikak bultzatzea, adibidez, zilegia ez den zorra ez ordainduz. Gu saiatuko gara.

Ahal Dugu-k Iruñean babesten duen hautagaitza da Aranzadi. Zer puntutaraino zarete independente?

Erabat independente garela esatea gutxi esatea litzateke. Ezinezkoa da Ahal Dugu, Equo edo beste edozein alderdik Aranzadi baldintzatzea, ez baitago horretarako tresnarik. Ez gara sigla zopa bat, eta inor ezin da hemen beste ezeren ordezkari gisara egon, maila pertsonalean baizik. Bestetik, gure erabaki garrantzitsuenak galdeketan berretsi beharko dituzte herritarrek. Nahi duen orok parte ahal izango du bertan

Nortzuk osatzen duzue Aranzadi?

Hautagaitza anitza da gurea. Jende sinestuna, agnostikoa eta ateoa dago. Ideologia zaharrak aldarrikatzen dituzten pertsonak daude, eta baita emantzipaziorako diskurtso handiek epel uzten dituzten pertsonak.

Zerk batzen ditu horiek guztiak?

M15ko plazek 1978ko erregimena kolpatu zuten, fase eratzailearen mugarria ezarriz. Aro baten bukaeran gaudela egiaztatzeak urrun zegoen jendea hurbildu du. Gainera, gauza batek batzen gaitu: politikaren ohiko aktoreak ez dira gai berriki politizatu diren sektoreetaz arduratzeko.

Zeintzuk dira zuen lehentasunak?

Hemen tokiko oligarkek, eraikitzaile bilakatutako lur-jabe handi zaharrek agintzen dute. Gure lehentasunak jende arruntarenak izango dira. Gure aldetik, zerbitzuak udalari bueltatu, komunalizazio prozesuak abiatu eta demokrazia zuzenerako praktikak sustatzeko asmoa dugu. Haustura demokratikoarekin zer ikusirik ez duena ez da gure interesekoa.

Zer iritzi duzue euskarari dagokionez?

1987ko euskararen ordenantza egokitu eta betetzea bermatu behar dugu. Euskal hiztunen, erabat hiztun ez diren eta euskara ezagutu ez baina hurbildu nahi dutenen hizkuntza eskubideak bermatu behar dira. Euskara ondare kolektibo bereziki kaltebera da, eta zaindu nahi dugu.

Hauteskundeen ostean, zer egingo du Aranzadik aldaketa gauza dadin?

Joko arauetan sakoneko aldaketa nahi duten talde guztiekin akordioetara iristeko prest gaude. Ez dugu nahi eliteen ordezkapenean oinarritutako erreformarik, haustura bat baizik. Bakoitzak jakingo du noraino nahi duen eraman aldaketa politikoa. Badakigu gure proposamenetako batzuk ez direla gauzatzen errazak, baina ez gaude iraganeko prozesu historikoak errepikatzeko prest. Iruzurra litzateke hori.

Itziar Gomez: “Geroa Bairen papera errealista eta eraginkorra da”

Itziar Gomez: “Geroa Bairen papera errealista eta eraginkorra da” »

Azken bi legealdietan zinegotzi izan ostean, Geroa Baiko zerrendaburu da oraingoan Itziar Gomez (Iruñea, 1964). “Gizartea kohesionatuko” duen udala nahi du.

Zeintzuk dira zuen lehentasunak?

Gizartea kohesionatzea, eta beraz, gizarte zerbitzuak indartzea, haurtzaroaren pla.netik hasita. Egun, 3000 haur gizarte bazterkeria egoeran daude, eta hori lehentasuna da guretzat. Bigarrenik, udal etxebizitza jendeari eskaini nahi diogu. UPNren utzikeriak hor jarraitzen du: lau besterik ez dituzte egokitu, haien esanetan ez delako beharrik izan. Auzo guztiei begiratu nahi diegu, UPNren politikaren arabera batzuk zigortuak izan baitira. Diskriminazio positiboa ezarri behar da.

Zer kudeaketa eredu eskaintzen duzue?

Aurrekontua begiratu beharko dugu, urte hauetan UPNk gutxitu baitu. Hirigintza arloko diru sarrera blokeatuta dago, eta argi dago Europara begira jarri beharra dugula, hiriei bideratutako diru asko baitago, mugikortasuna edo eragikortasun energetikoaren arloan, adibidez.

Zer harreman bultzatuko zenuke beste euskal lurraldeekin?

Europara begira jarri behar bagara, argi dago inguruko hiriekiko politika komunak ere egin behar direla. Ez bakarrik komunean ditugun gauzetan —euskara eta kultura— baizik eta egon daitezkeen sinergia ekonomikoetan. Orain arte horren kontra kudeatu da, baina uste dut hor ere badagoela etekina ateratzeko aukera.

Nola ikusten duzu aldaketarako aukera?

Iruñean aldaketaren desioa aspaldi dago barneratua. Aldaketaren bermea PSN kanpoan geratzearekin batera lortuko litzateke, eta horretan ari gara. Gure papera funtsezkoa da gaitasuna duen aldaketa integratzaile eta iraunkorra eskuratzeko.

PSNri ere marra gorria jartzen diozue?

Ez, hasieratik esan dugu ez dugula marra gorririk, beste batzuek, antza, bai. PSNren eleduna entzunda, badirudi aldaketa bere burutik pasatzen dela. Ez dugu marra gorririk, aldatu nahi dugun politikaren erantzuleak salbu.

Zein da Geroa Bairen bereizgarria?

Lan talde bikaina dugu, ez bakarrik hiria eta auzoa ezagutzen dituena, baizik eta udala barrutik ere ezagutzen duena Iruñeko gizarteari programa errealista eskaini diogu, 200 neurri baino gehiago aurrera ateratzeko asmoz. Gure leloak —Iruñea dugu amets, oinak lurrean— argi erakusten du Geroa Bairen papera errealista eta eraginkorra dela.

Iritzia: Aritmetika ezinezkoa (2015) »

Barkatuko didazue, irakurle estimatuok, baina duela lau urte berripaper honetantxe idatzi nuen artikulu baten egitura kalkatuko dut jarraian. Ordu hartan izkiriatu nuen ergelkeria are ergelagoa, eta beraz (ustez) interesgarriagoa, baita lau urte geroago. Hortaz, irudika maiatzaren 25a dela.

UPN (19), PSN (8), EH Bildu (8), GeBai (7), PP (3), Ezkerra (3), Podemos (1), Ciudadanos (1). Bada jendea Senda Viva basamortuko zoologikoa gustuko duena; eta Los Arcosko zirkuitu apenas bisitatua; eta Reyno Arena ireki gabea; eta loturarik gabeko AHTa; eta osasun etxea baztertu duen Fiteroko kuartela; eta eraikuntza enpresak neurriz kanpo aberasten dituzten autobiak eta Nafarroako Ubidea; eta Noaingo aireportu ezertarako handitua; eta Agoizko Udalaren zulo hondo gabea… Eta jende horrek guztiak UPNri eman dio botoa berriz, lotsa gabe. Hasiera batean etxean gelditu behar zuten, baina azken asteetan Esparza ikusi dute Nafarroak Nafarroa izateari uzteko nahi duten nafar ukatzaileei oihukatzen, errieta egiten, eta adoretu egin dira. Eta tropelka joan dira hauteslekuetara. Eta inertziaz, beraiekin batera eraman dituzte triste samar zebiltzan PSNko boto-emaileak.

Podemos (18), EH Bildu (11), UPN (8), PSN (5), GeBai (4), Ezkerra (2), PP (1), UpyD (1). Navarrometro inkesta fantastikoak iazko azaroan eman zituen emaitza zinez sinesgarriak errepikatu dituzte nafarrek txintxo-txintxo. Zaila zirudien, baina Laura Perezen lan taldearen koherentziak, argitasunak, lasaitasunak eta zehaztasunak nafar asko eta asko konbentzitu ditu. Eta aldaketaren zirimolak lagunduta, ezker abertzalea eta bertze batzuk biltzen dituen koalizioak abertzaletasunaren hegemoniari txukun eustea lortu du. Eta horren guztiaren usaina zutenez, UPNko boto-emaile fidelenak ere etxean gelditu dira, lotsatuta.

UPN (15), EH Bildu (9), Podemos (7), GeBai (7), PSN (5), PP (3), Ciudadanos (2), Ezkerra (2). Kostatu zaie, ederki kostatu ere. Baina, azkenean, botoa ematera joan diren nafar guztiek lotu dute akordioa boto banaketak parra egin dezan, eta beraz erregimenaren aldeko alderdiek 25 eserleku lor ditzaten eta erregimenarekin zerikusirik ez dutenek, bertze 25. Barreak ziurtatu nahi izan dituzte horrela. Eta bigarren itzuli bat. Edo nork daki, akaso hirugarren bat ere bai.

GeBai (13), UPN (12), Podemos (7), EH Bildu (6), PSN (6), PP (3), Ezkerra (2), Ciudadanos (1). Inkestek hobekien baloratu ohi duten politikaria, Uxue Barkosek, azkenean erdietsi du balorazio on hori boto uholde bilakatzea. Nafarroan eskela gehien saltzen dituzten egunkarien zerrendan bigarren sailkatua dagoen berripaperak eginiko lanak eman du fruiturik, eta Geroa Baik lasai asko eratu ahal izanen du aldaketarako gobernua, barnean PSN sartuta.

PP (17), PSN (15), Podemos (7), Ciudadanos (6), Ezkerra (2), UPN (1), EH Bildu (1), GeBai (1). Tele5 eta La Sexta telebistetako larunbat gauetako eztabaidek izan dute ondoriorik: Nafarroak Nafarroa izateari utzi dio.

OHARRA: Goiko zenbaki segida horiek guztiek ez dute batere oinarri zientifikorik (egunkarietan argitaratzen dituzten inkesta anitzen gisara, bide batez erranda).

“Eserleku bat edo birengatik erabakiko da eredu aldaketa”

“Eserleku bat edo birengatik erabakiko da eredu aldaketa” »

Nafarroa "une historiko baten atarian" egon daitekeela uste du Ricardo Feliu soziologoak (Sabadell, Herrialde Katalanak, 1972), baina "zalantza ugari" antzematen ditu orain arte argitaratutako datuetan. - Jarraitu irakurtzen...