“Irati irratia bezalako hedabideak behar dira” »

Azken hilabeteetan buru-belarri aritu da Xabier Errea (Aurizberri, 1957) Irati irratiaren alde. Pozik dago hedabidea apurka egonkortzen ari delako, nahiz eta zailtasunak oraindik askotarikoak diren. Bihar, Garraldako jaia profitatu nahi du irratiko ba…

Zentsura politikoa »

Piruxak Nafarroan: zentsurari buruzko ikerketa 1979-2009 ikerlan unibertsitarioa egin nuen Asmoz Fundazioaren bitartez. Erregimen frankistaren ondorengo zentsuraren fenomenoa aztertu nuen, Nafarroari lotutako kasuak bilduz. Hona hemen haren ondorio batzuk:

Nire ikuspuntutik, zentsura debekuaren formetan eratzen da gaur egungo lege eta ekinbide judizialen bidez. Euskal gatazkan, hirugarren mundurako planteamenduaz eginiko ZEN plan haren kontzeptuekin janzten da zentsura. Zona Especial Norte planak, oraindik ere indarrean. […]

Kasuen artean, batzuk zakarrak eta gardenak dira, frankismoan gertatzen ziren bezalakoak […]. Alfredo Jaime alkatearen garaiko kasuak, Maribel Beriain zinegotziarenak batera, UPNkoak biak, “heretikoen mailua” berau: VI. Euskaraz Komikiaren Lehiaketaren komiki zentsuratuak “eduki biolento, biluzgorri eta mezu sasi-politikoengatik”, edota Mikel Urmenetaren artelana Autorretrete, besteak beste. Zentsura giroa zen hura, iritzi publikoa hartua zuela eta bere hartan segitzen zuela, laino sarriaz, lehen bezalatsu. Ez dugu ahaztu behar, adibidez, Rodolfo Martin Villa, Sindicato Vertical taldeari lotua, 1976tik 1979ra arte Gobernazioaren kartera izan zuena (UCD); frankismoaren dokumentazioa erretzeko agindua eman zuela leporatua izan dela zenbait alditan. […]

Beste kasu batzuek era sofistikatuagoa dute: adibide gisa, Simonidesen Jamon de Gorrión komikia, Liburu bat egiten-Cómo se hace un libro erakusketa Ziudadelatik kendu zutenekoa, Joseba Sarrionandia idazle bizkaitarra agertzen zelako, edo Altaffaylla Fundazioaren Navarra 1936: de la esperanza al terror liburuarekin izandako arazoak eta abar.

Badira kasu dexente Nafarroan “errepresura kulturalari” loturikoak (J. A. de Blas argitaltzaileak sorturiko terminoa), eta dexentek badute lotura ez bakarrik kultura, politika edo erlijioarekin; sexualitate, abortu eta gisa horretako kontuekin ere badira.

Gai honen inguruan aditu handienetako bat denak, J. M. Torrealdaik, zentsura garaikidearen kasu nabarmenetako baten biktima berau, Egunkaria itxi baino lehen ziurtatzen zuen: “Hala ere, oso ezberdina da orain egon daitekeena, eta hemendik aurrera egongo dena, frankismoaren zentsurarekin. Orduan, aparatu bat zegoen, pentsamendua bideratzeko zuzenki destinatutako aparatu administratiboa. Egun, ez da horrelakorik”. […]

Hain zuzen ere, lehen bazegoen aparatu espezializatu bat (aunitzetan apez bat ere bat); eta egun, betearazpen-akzio bat elkarbanatua da aparatu polizial edo militar eta judizialaren artean, batzuetan, aparatu politikoak bultzatua. Egunkaria-ren kasua. Gizon grisaren txostena kapitain baten ofizio-agiriak ordezkatua, instrukzioko epaile bati zuzendua, nork “dena da ETA” aski ezagututako diskurtsoaren izenean egunkaria ixten duen.

Zentsura, Francoren garaian, politikoa ere bada. Bizitzaren eremu guztia hartzen duen heinean, ohiko ekinbide bat. Normalizatua bai herrian bai erregimenaren kontrako intelektualen artean; zeren beraien baitan pairatu zuten autozentsura delako hura, nahiz eta borrokalari zintzoak. Aginte zentsuratzaileak markatzen du politika arloan debekaturik zer dagoen: erregimenaren aurka mugitzen den guztia. Horrek guztiak alderaketa egitera eramaten du: alde batetik, ze erraz ixten dituzten komunikabideak 1979tik aitzina, eta, bestetik, statu quo-aren akolitoen konplatzentzia. […]

Nik uste dut ez dakigula elkarri hitz egiten, ez ziguten irakatsi, eta ikasi duguna justu kontrakoa da. Katalan izaeratik gutxi dugu, bai bikingoena. Eta espainarrak ere bai. Zeren, autokritikaz eta desikasteko xedeaz ari garela, ulertu behar da, izan ere, zentsura botere instituzionalizatuetatik datorren ekinbide penagarria dela, baina ez da soilik haien esklusitibitatearena, kontraboterea egin duena hark eramana edo tentatua noizbait izan da. Zentsurak paranoia kutsakorra badakar.[…]

Boterearen ekinbide ez-etikoak informazioaren kontrolean du oinarri. Horregatik, Gara eta BERRIA egunkariak ez daude Nafarroako liburutegietan; Iruñeko alkateak ez ditu gogoko CANi buruzko dokumentalak, eta Ateak Ireki itxi dute betiko diskurtso bereziaren bidez. Beharbada, Nafarroan Ateak Ireki izan liteke UPNk duen informazioa kontrolatzeko sistema bere lekutik kanpo utz dezaketen hedabide horietako bat.

Iritzi askatasuna denon eskura izan beharko lukeen eskubidea da, eta erabatekoa izan beharko luke muga inposatutakoen gainetik. Inor ez da horren ordezkoa eta jabe ofiziala, bestearen izenean inork ez baitu norbanakoaren askatasuna ordezkatu behar, eta, aldi berean, denon erantzukizuna da bestearen askatasuna defenditzea. Hitz egin dezagun inor baztertu gabe, hitza isilarazi gabe. Botereen banaketa benetan existitzen bada, bada garaia militarrak politikariari ez agintzeko. Bada gatazkaren amaieraren garaia. Zentsura gehiagorik ez.

Egun handia »

Egun handia izaten da. Txikitan, norberaren urtebetetze eguna noiz iritsiko zain egoten gara, urtearen 364 egun ziztu bizian iragateko irrikan. Eguna iristean, aldiz, erloju guztiak geratu eta denbora izoztea gustatuko litzaiguke. Unibertso osoa protagonistaren inbidiatan egon ohi dela dirudi. Bera da planeta guztiak mugitzen dituen izarra, egunbete irauten duen erresumaren errege edo erregina. Egun handia izaten da. Baina niri beti iruditu zait nire lagun Inesen urtebetetze eguna bereziagoa. Handietan handiena.

1992ko urriaren 12an jaio zen Ines. Nik ordurako 8 hilabete izango nituen, baina ez naiz hari egindako ongietorriaz gogoratzen. Bai, ordea, hurrengo urteetan egiten genituen ospakizunez. Lagun guztiak bere etxera joaten ginen, opariak esku artean eta ilusioz beteta. Bagenekien jende ugari bilduko ginela. Arrazoi ezezagun bategatik, Inesek beti lortu izan du bere ospakizunera guraso zein ume mordoa joatea. Mundua geratzen zela zirudien.

Urteak bete ahala, errealitate gordinera egin dut salto. Umetako inozentzia galtzeak mina egin dezake; azken finean, begiak irekitzean ikusten den egia ez da beti xamurra izaten. Ez zen Ines mundua geratzen zuena, bestelako arrazoi arrotz batzuk zeuden horren atzean.

Antza, orain dela urte mordoa Rodrigo de Triana izeneko gizon batek lur zati handi bat atzeman izana ospatzen da egun horretan. Amerika, alegia. Bertako herriak eta tribuak kolonizatu, hizkuntza, kultura eta erlijioaren inposizio etengabea gauzatu eta Espainiako Inperioa sortu ziren garai hartan. Batzuentzat, “jaiegun nazionala” izateko arrazoi mardul eta sakonak. “Hispanitatearen eguna”, “Arrazaren eguna”, “Espainiako Egun Nazionala”, “Guardia Zibilaren eguna”… hainbat izen, baina egun bakarra. Urriaren 12a. Inesen urtebetetze eguna.

Espainiarren esanetan, Pilar Birjinaren eguna sinbolo garrantzitsua da. Izan ere, Amerikaren eta Espainiaren arteko lotura irudikatzen du; bien arteko bat egitea, fusioa. Dirudienez, fusio hitzaren definizioa ez da bera hiztegi guztietan. Ez zen elkarketarik egon, ez bada zapalketa baten ondorioz ezarritako harremana. Espainiak Amerika mendean hartu zuen, komeni zitzaiona bereganatuz eta gainontzekoa suntsituz. Hori da Espainiako Estatuan biztanleria osoak jai izateko arrazoia. Espainiaren nagusitasuna erakusteko beharra; nagusitasun faltsua.

Baten bat harro egonen da bere arbasoek egindako lorpenekin. Biharkoa egun handia izanen da halakoentzat. Baina guk, euskaldunok, zer daukagu ospatzeko? Nik, behintzat, ezer ez. Tira, bai, Inesen urtebetetze eguna. Urtero moduan, aurten ere elkarrekin afari eder bat eginen dugu. Hori bai, goizean berdin-berdin lan eginen dut, baina aurtengoa ere egun handia izanen da. Inesek 21 urte beteko ditu, eta hori ez da egunero gertatzen.

ELKARRETARATZEA, AITORPEN ESKE »

Hilabeteko lehen astelehena zenez, dozenaka lagun bildu ziren Iruñeko Gazteluko plazan Astelehen Lilak deitutako elkarretaratzean, besteak beste, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasuna aldarrikatzeko. Horrekin batera, genero indarkeriaren biktimen omenez Iruñeko karrika bati —Donibane kiroldegi ondokoari— Azaroaren 25a izena jartzeko eskaera aurkeztu dute udalean. Tere Saez taldeko kideak jakinarazi duenez, eskaera aztertzen ari da udala.

53 »

Tafallan urriaren 3an metro koadroko jasotako euri litroak. Urriaren 3ko gauean, ekaitza izan zen Tafallan, eta euria eta txingorra bota zituen. Ordubetean, metro koadroko 53 litro ur bota zituen. Garaje eta lokalak urez bete ziren, baita herriko kiroldegia ere.

32.964 »

Atzerrian jaiotako iruindar kopurua. Atzerrian jaiotako 32.964 pertsona bizi dira Iruñean. Hiriko biztanleen %16,7 dira. Behera egin du Iruñean bizi den atzerritar kopuruak, 2010eko zenbatekoetara egin du atzera.

Meatzeak eragina izango duen herriak. »

Meatokia eraikiz gero, Zizur eta Galarko zendeetako kontzejuetan izango luke eragina. Horietan ez ezik, Etxarrin, Biurrunen, Muruzabalen, Garesen, Belaskoainen eta beste hainbat herritan ere nabarituko litzateke efektua.

7.003 »

Ikasturte berrian hizkuntzak ikasteko dauden plazak. Tuterako eta Iruñeko hizkuntza eskoletan zein NUPen 7.003 lagunek izango dute hizkuntzen bat ikasteko aukera. Ia erdiak ingeleseko ikasleak izango dira; atzetik doaz frantsesa, alemana eta euskara.

Motxila »

Iraila hasiera honetan motxilero askok bidaia bukatutzat emango zuten honez gero. Batzuk ikasleak izango dira; beste batzuk lanean hasita egongo dira edo, apika, langabezian. Motxila bizkarrean harturik atzerrian ibiliko ziren herri eta kultur berriak…

Zer ekoizteko erabil liteke Erreniegako potasa? »

Potasa berez potasio hidroxidoa da. Konposatu kimiko solidoa, disolba daitekeena, zuria eta oso oinarrizkoa da. Sarritan erreaktibo modura erabiltzen da grasak saponifikatzeko. Besteak beste, beira eta xaboia ekoizteko ezinbestekoa da beste hainbat el…