Emakume txirrindularien egoerari buruzko mahai inguru bat egin dute, Irurtzunen. Erkuden Almagro eta Ainhoa Lekunberri txirrindulari ohiak, Hector Roldan zuzendaria, eta Maribel Aguirre eta Sheila Gutierrez txirrindulariak aritu dira. Aitzindarien lanak erraztu du egungo kirolarien bidea. - Jarraitu irakurtzen...
Nafarroako Gobernuak Los Arcosko zirkuitua saldu nahi du. Enpresa pribatu batek bultzatu zuen, 2006an, baina orduko lehendakari Miguel Sanzek parte hartzea erabaki zuen. 70 milioi euro publiko gastatu dituzte. - Jarraitu irakurtzen...
1997an sortu zuten elkartea; hiriburuko Alde Zaharreko Xabier kalean du egoitza b 120 bazkide ditu b Amaren Alabak taldearen saioa antolatu dute biharko, Iruñeko Kondestablearen jauregian. - Jarraitu irakurtzen...
ANAS Sahararen Lagunen Nafarroako Elkarteak Aljeriako kanpalekuak bisitatu ditu abenduan eta apirilean, pandemiagatik bi urtez bidaiak bertan behera gelditu eta gero. Egoerak okerrera egin du nabarmen iheslari sahararrentzat. ANAS lanean ari da udan 55 haur ekartzeko. - Jarraitu irakurtzen...
Fronte Polisarioko Espainiako Estatuaren ordezkaria Nafarroan izan da asteon, lehen aldiz b Bilerak egin ditu herrialdeko zenbait elkarterekin. - Jarraitu irakurtzen...
Zurgaiak, Basarteak, Gure Sustraiak erakundeak eta Nafarroako Unibertsitateak Bibos 6.0 proiektua garatu dute. Basoan murgiltzeak ongizateari on egiten diola ondorioztatu dute. - Jarraitu irakurtzen...
Iruñeko Iturramako Institutuak paperezko zubien lehiaketa egin du, Nafarroako hamabost ikastetxetako zazpiehun ikaslerekin. Papera, kola eta silikona baino ezin izan dute erabili. Felix Solak irabazi du: 35,5 kilori eutsi dio bere zubiak. - Jarraitu irakurtzen...
Sindikatu nagusiak karrikara aterako dira Maiatzaren Lehenean; Iruñean eginen dituzte protesta nagusiak, prekaritatea salatzeko eta langileen eskubideak aldarrikatzeko. Azken hilabeteotan, hain zuzen, hainbat gatazka izan dira, eta langileen protestak, lanuzteak eta grebak eragin dituzte herrialde osoan.
- Jarraitu irakurtzen...
Vicenta Iruritak bota du aurten Iruñeko Txantreako festetako txupinazoa. 106 urte bete
berri ditu, eta omenaldi bat egin diote auzokoek. Berezkoak ditu energia eta umorea. - Jarraitu irakurtzen...
Gaur izanen da lehenengoa, eta maiatzeko ostiraletan gainerakoak. Bigarren Euskal Liga irabazi dute, eta taldea sendotzea dute asmo. - Jarraitu irakurtzen...