Lau urte alkandora urdinekin

Lau urte alkandora urdinekin »

Lau urte pasako dira aurki 2011ko udal bozetan Derecha Navarra y Española eskuin muturreko alderdiak Garinoaingo alkatetza hartu zuenetik, botopaperen %5,6rekin. Garinoaindarrak prest dira aurten hori berriro ez gertatzeko. - Jarraitu irakurtzen...

Baigorriko Kulturaldia antolatu dute Nafarroako Egunaren bezperan »


Egun gutxi falta dira Baigorrin Nafarroaren Eguna ospatzeko. Aurten, gainera, Basaizea elkarteak musikaldi berezia prestatu du bezperan, Barigorri. 21:00etan izango da Guk ta Guk-tarrak ikuskizuna, Baigorriko elizan. Musikari klasikoz osatutako Xare/Hertz orkestrak lagunduta, Guk-en kantu ezagunenetako batzuk emanen dituzte Aire Ahizpak, Astezkenekoak eta Xendarineko ahizpak Baigorrialdeko kantari taldeek. Horrez gain, Sustrai Colina eta Fredi Paia Iparraldeko eta Bizkaiko bertsolari txapeldunak ariko dira. - Jarraitu irakurtzen...

“Erreminta baliotsua da umorea jendearen arreta erakartzeko”

“Erreminta baliotsua da umorea jendearen arreta erakartzeko” »

Egileek ez zuten espero, baina oihartzun handia izan du Ahotsa.info agerkari digitalak En tierra hostil saioan oinarrituta (Antena3) egindako parodiak. Majaris de la Sorna fikziozko pertsonaiak, kamera eskuan, Iruñean gertatzen diren eskubide urraketak jaso eta zabaldu ditu. Harekin batera, Sergio Labaien Ahotsa-ko kidearekin ere (Iruñea, 1975) batu da Nafarroako Hitza, sare sozialetan bolo-bolo ibili den fenomenoaz solastatzeko. - Jarraitu irakurtzen...

Nabarrismoaren barrenak azaldu ditu Gimenezek liburu berrian

Nabarrismoaren barrenak azaldu ditu Gimenezek liburu berrian »

Orain ulertzeko, 'El Corralito Foral' liburuan azken mendean ezkutuan erabilitako engranajea deskribatu du kazetariak. - Jarraitu irakurtzen...

Oinarrian erritmoa duten musikariak »

Mikel Aveiro eta Adrian Larrañaga txalapartariek, Angel Lopez de Toro flamenko kantariak, Simon Moreno gitarra jotzaileak eta Giliyo perkusionistak osatzen dute Berriketan taldea. Erritmoan oinarritutako taldea da, baina bi estilo herrikoi batzen dituena: flamenkoa eta txalaparta. Berriozarko Kultur Etxean eskainiko dute hurrengo kontzertua, igandean, 19:00ean. Sarrera zortzi euroan eskuratu daiteke.

“DNE kanporatu dugu, baina gauza bera gerta dakioke beste herri bati”

“DNE kanporatu dugu, baina gauza bera gerta dakioke beste herri bati” »

Ez da politikaria, eta ez zuen alkate izan nahi. Baina Garinoaingo alkatea izanen da aurki. Bizilagun gehienen babesa lortu du, zerrenda herritarraren buru izan eta DNE alderdia behingoz agintetik kentzeko. - Jarraitu irakurtzen...

Dena prest Faltzesen, igande honetan kaleak euskaraz josteko »

Haurrak D ereduan matrikulatu ahal izatea. Aldarrikapen horrekin hasi ziren Sortzen elkarteko kideak eremu ez-euskalduneko festa antolatzen, 2010ean. Artaxoan, Larragan, Mendigorrian, Villatuertan eta Oibarren egin dute orain arte, baina helburuak ez dira aldatu. Izan ere, Nafarroako Parlamentuak otsailean Euskararen Legearen erreforma onartu zuen arren, UPNren esku dagoen gobernuak entzungor egin die, oraingoz, D eredua ezartzeko eskaerei. Igande honetan, Faltzesen eginen dute festa, azken aldia izanen den esperantzarekin. - Jarraitu irakurtzen...

Hainbat auzotara zabalduko dute edukiontzi marroia »

IRUÑEA. Iruñerriko Mankomunitateak abian jarri du bosgarren edukiontzia ezartzeko 3. fasea. Maiatzean, Buztintxurira, Sanduzelaira, Arrotxapeara, Arantzadira, Artikara eta Berrobeitira zabalduko dute zerbitzua; ekainean, berriz, Txantreara, Magdalenara eta Antsoainera. 1.511 edukiontzi jarriko dituzte.

“Anaitasuna txiki geldituko zaigu 25ean”

“Anaitasuna txiki geldituko zaigu 25ean” »

Euskararen aldeko mezuak Anaitasuna kiroldegia beteko du hilaren 25ean. Nafarroak euskaraz bizi nahi duela aldarrikatuko du Kontseiluak bertan. - Jarraitu irakurtzen...

Elorrieta, deserri poetikoaz eta politikoaz kantari »

Idazle eta poeta ezagunetan oinarritzen da: Joseba Sarrionandiaren, Joan Oliverren, Harkaitz Canoren, Mario Benedettiren eta Bernardo Atxagaren hitzak hartu ditu Eñaut Elorrieta abeslariak bere lehenengo bakarkako lana egiteko. Idazleen deserri politiko eta poetikoak abesten ditu 2013an kaleratutako Deserriko kantak lanean. Hamar abestiz osatutako diskoa da, baina emanaldietan ohitura du, gainera, Gabriel Arestiren poeman oinarritutako Nire aitaren etxea ere abesteko. Elizondoko Arizkunenea kultur etxean eskainiko du hurrengo kontzertua, igandean, 19:00etan.