Sona, boleroa eta guajiroa, Zentralen

Sona, boleroa eta guajiroa, Zentralen »

Kubatik Euskal Herrira etorri, eta kontzertu sorta bat egiten dabil egunotan Ray Fernandez musikagilea. Iruñean egingo du azkeneko emanaldia, igandean. Karibeko son, bolero eta guajiro doinuen bitartez, amodioari eta desamodioari kantatuko dio Fernandezek. Baina hitz umoretsuz apaindutako kronika soziala ere izango da Tres tanguistas y un perro izeneko emanaldian. 22:00etan arituko da, Zentral aretoan. Sarrera sei euroan eros daiteke. Paris 365 jantokia diruz laguntzeko bideratuko dute dirua.

“Herriak ematen digun hori itzultzeko modua da Korrika kulturala” »

Badira hainbat urte Korrikaren inguruan kultur jarduerak antolatzen dituela AEK-k, lasterketaren aurreko hilabeteetan. Aurten ere izan da Korrika Kulturala, eta, besteak beste, Erkuden Aristu (Iruñea, 1978 ) izan da antolakuntzan lanean.

Zein da Korrika Kulturalaren helburua?

AEKri egokia iruditu zitzaion herriak bere parte hartzearen bitartez ematen duen horretatik jasotzen dena nolabait itzultzea. Herriak ematen duen hori itzultzeko modua da Korrika Kulturala. Euskal kultura sustatzea da xedea, hainbat arlotako sorkuntza lanak jendaurrean aurkeztuz.

Zer ekintza antolatu dituzue?

Iruñerrian, hauek izan ditugu: Burlatan Fausto antzezlana aurkeztu genuen. Iruñean, Zentral Kafe Antzokian, Gosariak ikuskizuna, eta Nafarroako Antzerki Eskolan Bertsolaritzaren sekretuak saioa plazaratu genuen. Bertso bira ere egin dugu bertso eskoletako kideekin batera.

Zer moduko harrera izan duzue?

Denetarikoa. Bertsolaritzaren sekretuak eta Gosariak saioek harrera ona izan dute. Bestalde, auzo eta herrietako Korrika batzordeek ere antolatu dituzte gauzak, bertso afariak edo bakarrizketak, kasurako. Horretaz gain, Irrintzi euskaltegian formatu txikiko saio bat egin genuen, kristoren arrakasta izan zuena: ikasleak norabait joan beharrean sortzaileak joan ziren euskaltegira. Hamar minutuko bakarrizketa bat, ipuin kontalari bat eta mago bat izan genituen, eta ikasleak txandaka pasatu ziren euren aurretik.

“Sententziak ere hala dio: zio politikoengatik hil zuten nire aita” »

Azken egunak nahasiak izan dira Aitziber Berruetarentzat (Iruñea, 1975). Egunero oroitzen da bere aita Angel Berruetarekin; baina heriotzaren urteurrenaren egunaren inguruan, biziago gogoratzen du gertatutakoa. Gaur 11 urte bete dira Valeriano de la Peña Espainiako poliziak eta haren seme Miguel Jose de la Peñak Berrueta tiroz hil zutela, haren okindegian, Iruñeko Donibane auzoan. Gertatutakoaren aitortza eskatzeko, omenaldia egingo diote gaur senide eta lagunek. 19:00etan izango da, okindegiaren aurrean.

- Jarraitu irakurtzen...

Sarrionandiaren testuak gosaltzeko »

Joseba Sarrionandia idazlearen testuek, Iñigo Arregi eta Juan Luis Goikolea artisten irudiek eta Gose taldearen musikak osatzen dute Gosariak. Hamaika abesti biltzen dituen egitasmoa da; ez, ordea, diskoa. Disko bat baino gehiago da; testu, doinu eta irudiz osatutako sorkuntza. Korrika kulturalak antolatuta, emanaldia egingo du Gose taldeak, gaur, Iruñean. Zentral aretoan ariko dira musikariak, 20:00etan.

Kaleratzerik gabeko “plan bideragarri bat” proposatu dute Faureciako langileek

Kaleratzerik gabeko “plan bideragarri bat” proposatu dute Faureciako langileek »

Ez dago akordiorik ICF-Faureciako langileen eta enpresako zuzendaritzaren artean. Multinazionalak Burlatako lantegia ixteko hartutako erabakiaren ondotik, enpresaren bideragarritasuna defendatu dute behin eta berriro langileek, fabrikaren itxierari aurre egiteko. Orain, bideragarritasun hori erakutsiko lukeen plan bat aurkeztu dute. Astelehenean aurkeztu zion enpresa batzordeak zuzendaritzari, ahoz, eta asteazkeneko bileran erantsi zuten proposamenaren "bideragarritasuna" eta "legezkotasuna" erakusten duen dokumentazioa. Langileek aho batez onartu zuten plana. - Jarraitu irakurtzen...

Giza katea, euskarazko haur eskolen defentsan

Giza katea, euskarazko haur eskolen defentsan »

Iruñeko auzoetan euskarazko haur eskolak eskaintzearen alde, giza katea egingo dute datorren asteartean, martxoak 10, 18:00etan, Arrotxapeko Raimundo Lanas kaletik hasita. UPNk eskaerari erantzunik eman ez eta euskarazko eskaintza ez zabaltzeko darabilen “jokaera tranpatia” salatu dute gurasoek. Edonola, mobilizatzen jarraitzeko asmoa erakutsi dute: “Gure txikien etorkizuna da garrantzitsuena”.

Berdintasuna, utopia politikoa

Berdintasuna, utopia politikoa »

Esnatu zenean, dinosauroa han zegoen oraindik. Monterrosoren mikroipuin famatuan bezalaxe, Bakartxo Ruiz parlamentariak (Iruñea, 1977) ordenagailua piztu zuenean, 2012ko azaroaren 26an, hantxe zuen dinosauroa, El Mundo berripaperaren edizio digitalaren tituluen artean, zain: "Argazkiaren erdian ukabila goratua ageri dena Bakartxo Ruiz da. Sandra Barneda eta Leire Pajinen nahasketa dirudien hori [...]. Hura ikusita, argi gelditzen da Jarrai txakurtxistu look-a indarrean dela oraindik: kopeta-ile moztua, adats zarpaila eta biolin koloreko tindua". Emakume batek sinatutako artikulua zen hura —Vascas de gama alta izenburukoa (Goi mailako euskal emakumeak)—. Nafar parlamentariak barre egiten du orain erreportaje hura gogora ekartzean, baina ez du gutxietsi nahi, kazetaritza molde atzerakoienen adibide hutsaz harago, "gizartean oso errotua dagoen jarrera baten isla" delako. Politikaren esparruan (beste askotan bezala), gizonak eta emakumeak irizpide ezberdinen arabera neurtzen dituen jarrera. - Jarraitu irakurtzen...

32.000.000

32.000.000 »

Argitzen doaz, gutxika, Osasuna eta Nafarroako Kutxaren arteko harreman ekonomikoen gaineko xehetasunak. Taldeak 22,7 milioi euroko zorra zuen finantza erakundearekin 2009ko irailean, azken horrek emandako kredituen ondorioz. 2009ko abenduan, 55 milioi eurokoa zen zorra.

- Jarraitu irakurtzen...

Paperetik sarera eta karrikara jauzi eginen du ‘Hitza’-k »

Bosgarren urteurrena ospatuko du 'Nafarroako Hitza'-k aurtengo abenduan, eta, egindakoari autoatseginez begira gelditu beharrean, hamaika egitasmo berri jarriko ditu abian datozen hilabeteetan, gertuko informazioa jorratzeko molde berriak sustatu nahian.

- Jarraitu irakurtzen...

Lehengo hariari jarraika »

Argitaratu zen lehen egunetik, 2010ko azaroaren 5 hartatik, asteroko hitzorduari hutsik egin gabe kaleratu da Nafarroako Hitza. Ostiralero, gertuko informazioari lekua ematea izan du helburu, Nafarroa mailako euskara hutsezko astekari bakarra izateraino. Aste honetakoa du 200. zenbakia.

- Jarraitu irakurtzen...