Ipes elkarteak feminismo ‘queer’-ari buruzko saio bat egin du Iruñean. Gracia Trujillo, Nerea Barjola eta Irantzu Varela aritu dira. Zapalkuntza ardatz oro kontuan hartuko dituen feminismo baten alde egin dute, eta gogor salatu dituzte sektore batzuen «gorroto mezuak» trans pertsonen aurka. - Jarraitu irakurtzen...
Emakume txirrindularien egoerari buruzko mahai inguru bat egin dute, Irurtzunen. Erkuden Almagro eta Ainhoa Lekunberri txirrindulari ohiak, Hector Roldan zuzendaria, eta Maribel Aguirre eta Sheila Gutierrez txirrindulariak aritu dira. Aitzindarien lanak erraztu du egungo kirolarien bidea. - Jarraitu irakurtzen...
ANAS Sahararen Lagunen Nafarroako Elkarteak Aljeriako kanpalekuak bisitatu ditu abenduan eta apirilean, pandemiagatik bi urtez bidaiak bertan behera gelditu eta gero. Egoerak okerrera egin du nabarmen iheslari sahararrentzat. ANAS lanean ari da udan 55 haur ekartzeko. - Jarraitu irakurtzen...
Fronte Polisarioko Espainiako Estatuaren ordezkaria Nafarroan izan da asteon, lehen aldiz b Bilerak egin ditu herrialdeko zenbait elkarterekin. - Jarraitu irakurtzen...
Sindikatu nagusiak karrikara aterako dira Maiatzaren Lehenean; Iruñean eginen dituzte protesta nagusiak, prekaritatea salatzeko eta langileen eskubideak aldarrikatzeko. Azken hilabeteotan, hain zuzen, hainbat gatazka izan dira, eta langileen protestak, lanuzteak eta grebak eragin dituzte herrialde osoan.
- Jarraitu irakurtzen...
Hogei urtez izan da Nekane Zibiriain Iruñeko Arga tabernako barran. Erretiroa hartu zuen abenduan, uholdeak gertatu eta gero. Ostatua nork hartuko duen zain da, euskaldunentzat bilgune izaten segitzeko. - Jarraitu irakurtzen...
NUPeko irakasle Cristina Garcia Vivarrek segida eman dio pandemiak erizainen osasun mentalean izan duen eragina aztertzeko iaz hasitako ikerketari: seigarren olatuak oinarrizko arretan ari direnei egin die kalte. - Jarraitu irakurtzen...
Mutiloako zahar etxeko erizaina da Silvia Garcia Hernandez; hemezortzi urte daramatza han lanean, eta harreman estua du egoiliarrekin. Pandemiak eragindako beldurrak, ardurak eta kezkak arrastoa utzi diote. - Jarraitu irakurtzen...
NUPek Euskarazko Ikasketen Plan Gidaria egin du. Helburutzat hartu du 2023-2024ko ikasturterako euskarazko 2.226 kreditu eskaintzea. Hizkuntza Plangintzarako zuzendari Imanol Nuñezek erran du plana «konpromiso» bat dela; Euskara Taldeak zalantzan jarri du betearazteko duen gaitasuna. - Jarraitu irakurtzen...
Uharteko Gazteok Euskaraz sortu dute zenbait herritarrek, euskararen erabilera sustatzeko. Ikerketa soziolinguistikoa egin dute herrian: gazteen %66k badakite euskaraz, baina %2,8k baino ez dute erabiltzen. - Jarraitu irakurtzen...