Prebentzioa, birusaren garaian

Prebentzioa, birusaren garaian »

Gizakia Helburu fundazioko Suspertu programak martxan jarraitu du, osasun krisiak eragindako baldintzetara egokituta. Ikastetxe eta institutuetako tailerrak bertan behera utzi behar izan dituzte, baina ‘online’ artatu dituzte droga kontsumoarekin arazoak dituzten gazteak eta haien familiak. - Jarraitu irakurtzen...

Besteen oniritziarekin

Besteen oniritziarekin »

Estudes inkestaren azken emaitzek diote hamar gaztetik zazpik edan ohi dutela alkohola. Gizarteak nerabeon kontsumoa «normalizatu» du - Jarraitu irakurtzen...

Etxeko txoko guztietan

Etxeko txoko guztietan »

Mikel Zabalza duela 35 urte hil zen, Guardia Zibilaren esku. 1985eko azaroaren 26an atxilotu, eta «desagertutzat» jo zuten biharamunean. Handik hogei egunera, hilik agertu zen Bidasoan. Zabalzak Donostian lan egiteko utzi zuen herria, baina Orbaizetan bizirik da gaztearen memoria. - Jarraitu irakurtzen...

Ondareari eusteko prest dira

Ondareari eusteko prest dira »

Erreniega inguruko herritarrek plataforma bat sortu dute, salatzeko mendi tontor horren hegoaldeko eta iparraldeko mendi hegaletan parke fotovoltaiko «handiak» egin nahi dituztela. Ingurumen Departamentuko arduradunek erran dute ez dutela ezein proiekturen berri, «ofizialki». - Jarraitu irakurtzen...

Zigor erantsia, osasunaren izenean

Zigor erantsia, osasunaren izenean »

Kartzela barrutik ezagutzen dutenek hitza hartu dute SOSPresoakCOVID-19 sareak antolatutako azken ekitaldian: espetxe barruko egoeraz aritu dira Jokin Unamuno Goikoetxea eta Carlos presoak, eta Itxaso Torregrosa senidea. - Jarraitu irakurtzen...

Gaitasuna eta eskubidea

Gaitasuna eta eskubidea »

Asorna elkarteko kideek keinu hizkuntza aldarrikatu dute komunikaziorako tresna gisa alarma egoeran ere. Salatu dute administrazioak ahozkotasuna lehenetsi duela koronabirusak eragindako osasun krisian, eta ondorioz gorrek autonomia galdu dutela. - Jarraitu irakurtzen...

Paseo bat eman nahi dute, bertzeek bezala

Paseo bat eman nahi dute, bertzeek bezala »

Zainduz elkartea sortu dute zahar etxeetako egoiliarren senide batzuek, haien eskubideak defendatzeko asmoz; manifestaziora deitu dute biharko, 12:00etan, Iruñeko Erruki Etxearen aurrean. Egoitzen barruko neurriak malgutu ditzaten eskatu, eta pertsona erdigunean jarriko duen eredu publiko bat aldarrikatu dute. - Jarraitu irakurtzen...

Haginkada bat mendilerroari

Haginkada bat mendilerroari »

Sustrai Erakuntza fundazioak eta Kalaxka taldeak mahai inguru batean salatu dute Lekunberriko industrialdera gasa eramateko egin nahi duten proiektua, Aralar zulatuko bailuke. Ekologistek «eredu desarrollistaren» adibidetzat jo dute gasbidea; Arakilgo eta Larraungo udalek alternatibak eskatu dituzte. - Jarraitu irakurtzen...

Intsumisioaren kaleko kronika

Intsumisioaren kaleko kronika »

Joxe Lacalle Uharte argazkilariak ‘Si te mandan una carta’ bere bigarren liburua aurkeztu berri du Txalapartarekin, derrigorrezko soldaduskaren aurkako kanpainari buruz. Mugimendu horren kontakizun kronologikoa egin du, prentsan lanean ari zenean egindako argazkien bidez. - Jarraitu irakurtzen...

Bazterra hautu bat denekoa

Bazterra hautu bat denekoa »

EHGAMek ‘Buruari ekin bazterrean’ izenburuko LGTBI+ jardunaldia eginen du, bihar, Iruñeko Kondestablearen jauregian; helburua da kolektiboa berrindartzea eta bere diskurtsoa garatzea. «Lortutakoa defendatuko» dutela aldarrikatu dute antolatzaileek, «sortzen jarraitu ahal izateko». - Jarraitu irakurtzen...