Euskarazko irakurketa errazeko lehendabiziko taldea sortu dute Iruñerrian, irakurtzeko zailtasuna dutenentzat. Hilabeteko azken ostiralean elkartzen dira, Nafarroako Liburutegian, liburuak elkarrekin irakurtzeko eta komentatzeko. - Jarraitu irakurtzen...
Bi herriko etxeek egonaldia eskaini diete beren herrietako 40 gazteri; larrazkenean, Baigorrin bilduko dira. Harremanak euskaraz egitea da haien xedea. - Jarraitu irakurtzen...
Lucio Bergararen familiak haren mila argazki eman dizkio Nafarroako Artxibo Nagusiari. Bergarak bere sorterriko egunerokoaren irudiak jaso zituen, Arantzakoak, XX. mendeko lehen herenean. - Jarraitu irakurtzen...
Tacto Sutil Collage Taldeak Iruñeko Gazteriaren Etxean zintzilikatu ditu hiriaren inguruan egindako lanak. Iruñeko Zabalguneko Zabalsanche elkarteak eskatuta egin dute erakusketa . - Jarraitu irakurtzen...
Anastasini zirkuaren omenez monumentu bat eraiki dute Larragako Memoriaren Parkean, 36ko gerran hildako izenik gabeko langileak gogoratzeko asmoz. - Jarraitu irakurtzen...
Carolina Clemente sexu langilea Iruñean izan da, eta nabarmendu du prostituzioan ari diren emakumeei eman behar zaiela hitza, auzi horren inguruko legeak garatzeko. - Jarraitu irakurtzen...
Etxarri Aranatzen eginen dute, Aritzalkoko basoan b Apirilean hasiko dituzte lanak; sei milioi euroko aurrekontua dute b Helburua da A-10 autobiaren bi aldeetako animalien joan-etorria erraztea - Jarraitu irakurtzen...
Leitzako Udalak ‘Eskola bidean Tibur otsoarekin’ ipuina argitaratu du, herritarren artean autoaren erabilera murrizteko asmoz, eta kaleetako mugikortasuna hobetzeko. - Jarraitu irakurtzen...
Udalerri euskaldunen mankomunitateak 30.000 euro jasoko ditu hitzarmenari esker, euskararen erabilerarako planak egiteko; herrialdeko bertze bi herri batuko dira UEMAra. - Jarraitu irakurtzen...
Baztango Talde Ekosozialak eta Amezti elkarteak bi saio antolatu dituzte Elizondon, txorien kantuak eta hegaztiek ibarreko kulturarekin duten harremana jorratzeko. - Jarraitu irakurtzen...