Abenduan argitaratu zuten Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Turistek ordaintzeko aukera jaso dute planean. Ekologistek alegazioak aurkeztu dituzte, eta kontserbaziorako neurriak eskatu. - Jarraitu irakurtzen...
Trapuketariek Raimundo Lanas karrikako egoitza itxi dute, eta beste bat zabaldu Miguel Izako 12.ean. Bi pertsona ari dira dendan lanean; Berriozarren, Burlatan, Lizarran eta Iruñean ere badaude. - Jarraitu irakurtzen...
Arbizuko bizilagunen eta agintarien nekeak goia jo du, eta urrats bat egin dute aurrera, Agotzaina enpresak herriko ibaira egindako isurketak salatzeko: udalak Nafarroako Gobernura jo du, eta ikerketa jarri dute abian; herritarrek, berriz, Leziza Bizirik plataforma sortu dute, «presioa» egiteko. - Jarraitu irakurtzen...
Arenak 2011n jaso zuen baimena. Iguzkitzako Udalak kendu egin zion, urratsik ez egiteagatik. Erabaki hori berretsi du orain epaile batek. - Jarraitu irakurtzen...
Ekologistak Martxan-ek dio berriztagarriak garatzeko ereduak «kalte handia» dakarrela; Haize Berriak koordinakundea sortu dute Sacyrrek Iruñerrian dituen proiektuen aurka. - Jarraitu irakurtzen...
Amaitzear den urtea zorigaiztokoa izan da Pirinioetako hartz arreentzat: hiru hil dituzte apiriletik azarora bitarte. Esloveniatik ekarritako Sarousse emea izan da akabatu duten azkena; Aragoiko (Espainia) ehiztari batek tiroz jo du, uxaldi batean. «Ikerketa zorrotza» eskatu dute Pirinioz bi aldeetako ekologistek. - Jarraitu irakurtzen...
Nafarroako Gobernuak 1996an onartu zuen Hartz Arrea Berreskuratzeko Plana, baina berehala utzi zuen bazterrean. Claverina eta Sorita askatu zituztenetik, Ingurumen Departamentuak prest ditu neurri batzuk. - Jarraitu irakurtzen...
Hondakinen kudeaketan urratsak egin dituzte: urtean 1.650 kilo zabor organiko bilakatzen dute konpost; DBHko bigarren mailako ikasleak inplikatu dira proiektuan. - Jarraitu irakurtzen...
Espainiako presidenteorde Teresa Riberak etsipena eragin du Esako presatik beherako herritarren artean: urtegiko lanak geldituko zituztela aditzera eman, baina berehala bazter utzi du aukera hori. Segurtasuna «bermatuko» dutela dio; egoerak «okerrera» egin du, ordea, zenbait adituren ustez. - Jarraitu irakurtzen...
Sustrai Erakuntza fundazioak eta Kalaxka taldeak mahai inguru batean salatu dute Lekunberriko industrialdera gasa eramateko egin nahi duten proiektua, Aralar zulatuko bailuke. Ekologistek «eredu desarrollistaren» adibidetzat jo dute gasbidea; Arakilgo eta Larraungo udalek alternatibak eskatu dituzte. - Jarraitu irakurtzen...