Iritzia: Aritmetika ezinezkoa (2015) »

Barkatuko didazue, irakurle estimatuok, baina duela lau urte berripaper honetantxe idatzi nuen artikulu baten egitura kalkatuko dut jarraian. Ordu hartan izkiriatu nuen ergelkeria are ergelagoa, eta beraz (ustez) interesgarriagoa, baita lau urte geroago. Hortaz, irudika maiatzaren 25a dela.

UPN (19), PSN (8), EH Bildu (8), GeBai (7), PP (3), Ezkerra (3), Podemos (1), Ciudadanos (1). Bada jendea Senda Viva basamortuko zoologikoa gustuko duena; eta Los Arcosko zirkuitu apenas bisitatua; eta Reyno Arena ireki gabea; eta loturarik gabeko AHTa; eta osasun etxea baztertu duen Fiteroko kuartela; eta eraikuntza enpresak neurriz kanpo aberasten dituzten autobiak eta Nafarroako Ubidea; eta Noaingo aireportu ezertarako handitua; eta Agoizko Udalaren zulo hondo gabea… Eta jende horrek guztiak UPNri eman dio botoa berriz, lotsa gabe. Hasiera batean etxean gelditu behar zuten, baina azken asteetan Esparza ikusi dute Nafarroak Nafarroa izateari uzteko nahi duten nafar ukatzaileei oihukatzen, errieta egiten, eta adoretu egin dira. Eta tropelka joan dira hauteslekuetara. Eta inertziaz, beraiekin batera eraman dituzte triste samar zebiltzan PSNko boto-emaileak.

Podemos (18), EH Bildu (11), UPN (8), PSN (5), GeBai (4), Ezkerra (2), PP (1), UpyD (1). Navarrometro inkesta fantastikoak iazko azaroan eman zituen emaitza zinez sinesgarriak errepikatu dituzte nafarrek txintxo-txintxo. Zaila zirudien, baina Laura Perezen lan taldearen koherentziak, argitasunak, lasaitasunak eta zehaztasunak nafar asko eta asko konbentzitu ditu. Eta aldaketaren zirimolak lagunduta, ezker abertzalea eta bertze batzuk biltzen dituen koalizioak abertzaletasunaren hegemoniari txukun eustea lortu du. Eta horren guztiaren usaina zutenez, UPNko boto-emaile fidelenak ere etxean gelditu dira, lotsatuta.

UPN (15), EH Bildu (9), Podemos (7), GeBai (7), PSN (5), PP (3), Ciudadanos (2), Ezkerra (2). Kostatu zaie, ederki kostatu ere. Baina, azkenean, botoa ematera joan diren nafar guztiek lotu dute akordioa boto banaketak parra egin dezan, eta beraz erregimenaren aldeko alderdiek 25 eserleku lor ditzaten eta erregimenarekin zerikusirik ez dutenek, bertze 25. Barreak ziurtatu nahi izan dituzte horrela. Eta bigarren itzuli bat. Edo nork daki, akaso hirugarren bat ere bai.

GeBai (13), UPN (12), Podemos (7), EH Bildu (6), PSN (6), PP (3), Ezkerra (2), Ciudadanos (1). Inkestek hobekien baloratu ohi duten politikaria, Uxue Barkosek, azkenean erdietsi du balorazio on hori boto uholde bilakatzea. Nafarroan eskela gehien saltzen dituzten egunkarien zerrendan bigarren sailkatua dagoen berripaperak eginiko lanak eman du fruiturik, eta Geroa Baik lasai asko eratu ahal izanen du aldaketarako gobernua, barnean PSN sartuta.

PP (17), PSN (15), Podemos (7), Ciudadanos (6), Ezkerra (2), UPN (1), EH Bildu (1), GeBai (1). Tele5 eta La Sexta telebistetako larunbat gauetako eztabaidek izan dute ondoriorik: Nafarroak Nafarroa izateari utzi dio.

OHARRA: Goiko zenbaki segida horiek guztiek ez dute batere oinarri zientifikorik (egunkarietan argitaratzen dituzten inkesta anitzen gisara, bide batez erranda).

Bi eredu, aurrez aurre »

Iragan astelehenean, hedabide eta analista politiko guztien arreta erakarri zuen Adolfo Araiz (EH Bildu) eta Javier Esparza (UPN) hautagaien arteko aurrez aurreko eztabaidak. Navarra Television katean eman zuten solasaldia, eta, bertan, politika ulert…

%10 »

langabezia tasa, esparzaren araberaJoan den asteleheneko eztabaidan, Javier Esparza UPNren hautagaiak datu ikusgarriz apaindu zuen bere diskurtsoa, baina harridura handiena eragin zuena langabeziarena izan zen. Esparzaren arabera, UPNk hauteskundeak i…

4 »

‘nafarroako hitza’-k bilduko dituen alderdiakNafarroa ofizialetik Nafarroa errealera zikloaren barruan, hauteskunde eztabaida antolatu dute Nafarroako Hitza-k, Euskalerria irratiak, BERRIAk eta Hamaika telebistak heldu den asteazkenerako. EH Bildu, Ge…

Esparza eta Araizen arteko aurrez aurreko eztabaida, 22:00etan

Esparza eta Araizen arteko aurrez aurreko eztabaida, 22:00etan »

Jon Ordoñez / Berria Nafarroako presidentetzarako UPNren eta EH Bilduren hautagaien eztabaida izango da gaur, 22:00etan. Javier Esparzaren eta Adolfo Araizen arteko

Caravinagre, sanferminetako karteletan

Caravinagre, sanferminetako karteletan »

Javi eta Miren gogoan »

Javi Paniaguaren senide Juan Manuel, Arantza, Ramon, Araceli eta Karmenek elkartasuna adierazi diete Miren Peñaren senitartekoei. - Jarraitu irakurtzen...

Alderdi politikoak eta sare sozialak, biharko ‘Hitza’-n

Alderdi politikoak eta sare sozialak, biharko ‘Hitza’-n »

Interneten eta sare sozialen hedatzeak eragin itzela izan du politikagintzan. Komunikazioa errazten du sareak, eta alderdiek egokitu behar izan dute euren diskurtsoa. Nafarroako indar politikoen irudi publikoaren analisia egin du ‘Nafarroako Hitza’-k, Javier Dominguez adituaren laguntzarekin. - Jarraitu irakurtzen...

Aurrera pausoa, sarean

Aurrera pausoa, sarean »

Berritu egin da Nafarroako Hitza-ren webgunea. Interneteko sare sozialetan profil aktibo eta interaktiboak izango dituzte. Webgune berria ostegunean 19:00etan aurkeztuko dute Zaldiko Maldiko elkartean. Aurkezpena irekia izango da, eta webgunearekin batera hauteskundeei begirako hiru mahai inguru aurkeztuko dira. - Jarraitu irakurtzen...

Eroskik Idiazabal gaztaren alde egindako lana aitortu dute Ordizian »

Beti egon da Idiazabalgo gazta Eroskiko saltokietan, kooperatibako Aliantza Estrategikorako zuzendari Gotzon Elizburuk gogoratzen duenez, “nahiz eta orduan oraindik ez zen Idiazabal deitzen”. Azkenaldian, ordea, apustuari bultzada berri bat eman dio s…