Adiskidetzeko bidean, alkateak motor

Adiskidetzeko bidean, alkateak motor

IDOIA ZABALETA / ARP

Joan den larunbatean, alkateen bilkura antolatu zuen Foro Sozialak Iruñeko Kondestablearen jauregian. Nafarroan “bizikidetza berri bat” bultzatzeko helburua agertu zuen foroak, eta bide horretan alkateei “motor” izateko eskatu. “Udalak herritarrengandik gertuen dauden instituzioak dira, eta, horrela, prozesuaren arrakasta eta behetik goranzko perspektiba bermatuko dira”, azaldu zuten. Horrekin batera, ETAri eta agintariei gatazkaren irakurketa “kritikoa”, “eraikitzailea” eta “partekatua” egiteko eskatu zien Foro Sozialak.