Asteko Gaiak

Mendialdea bere altxorren bila

Mendialdea bere altxorren bila

Herri jakin baten historiara lotuta egon arren, toki horretako memoriatik kanpo gelditu diren altxorrek osatzen dute herri bateko ondare migratua: balio artistiko eta historikoa badute, baina herritik at dira norbaitek galdu, lapurtu edo biltegi batean gorde zituelako; herritarren egunerokotik kanpo gelditu zirelako, alegia. Ondasun horiek oinarri hartuta, hain zuzen, Cederna Garalur erakundeak eta Aranzadi Zientzia...

Lorratzez lorratz

Lorratzez lorratz

Ziva eta Melba hartz emeak eta Iosu Anton Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuko basozaina garai berean iritsi ziren Pirinioetara, 1990eko hamarkadan. Frantziako Gobernuak Eslovenian harrapatu zituen hartz arreok, Pirinioetako populazioa sendotzeko asmoz. Urte haietan, kinka larrian ziren hartzak mendiotan, bospasei bertzerik ez baitziren gelditzen. Ziva eta Melba 1996an askatu zituzten, eta, handik urtebetera, Pyros arra. Anton...

Ez dute bertze Muga bat nahi

Ez dute bertze Muga bat nahi

Herritarrak kezkatuta daudela agerian gelditu da galderak egiteko tartean. Oteitzako hainbat lagun egon dira Ekologistak Martxan taldeak eta Sustrai Erakuntza fundazioak apirilaren 16an Lizarran antolatu duten saioan, eta eskua altxatu dute, hizlariak isildu bezain pronto: jakin nahi dute zer egin dezaketen, Iberian Copper enpresak Lizarrerrian kobrea ustiatzeko garatu nahi duen proiektua nola geldiarazi. Andaluziako (Espainia)...

Udalaren aitortza hautetsiei

Udalaren aitortza hautetsiei

Estela Vasco izan da lehena, eta haren atzetik ailegatu dira 1979tik Berriozarko hautetsi izandako bertze herritar anitz herriko udaletxera. Batzuk hilik dira jada, eta senideek jaso dute, haien izenean, Berriozarko Udalak egindako omenaldia eta aitortza. Udalerriak 35 urte bete berri ditu, 1991ko martxoan sortu baitzuten, Antsoaingo Zendea banandu eta gero; data aitzakia gisa baliatu du...

Edonon sartzeko giltzen bila

Edonon sartzeko giltzen bila

Desgaitasunaren arloko hamaika elkartek bat egin dute Iruñeko Pinaquy aretoan egindako jardunaldian. Nor bere esparruan, desgaitasunen bat dutenen alde ari dira lanean. Azken urteotan gauza anitz lortu dutela ospatu dute, baina nabarmendu, batez ere, oraindik badela bide luze bat egiteko: oztopo anitz utzi dutela bazter baina bertze anitzek zutik segitzen dutela. Elkarte horietako asko Nafarroako...

Eskulanei balioa emateko egunak

Eskulanei balioa emateko egunak

Zapi egileak, buztingileak, arotzak, luthierrak, ilustratzaileak… Askotarikoak dira eskulangintzak hartzen dituen esparruak, eta horietako batzuk hobeki ezagutzeko aukera izan da Nafarroan azken egunotan, Artisautzaren Europako Egunak programaren bidez. Nafarroako Gobernuak sustatu du, herrialdean lan egiten duten artisauen lanari balioa emateko eta lan horren berri zabaltzeko asmoz: eskulangile batzuek beren tailerrak zabaldu dituzte, eta herritarren bisita...

Mugak kudeatzen ikasteko bidean

Mugak kudeatzen ikasteko bidean

Mahuka motzeko kamiseta bat eta galtza elastikoak. Astelehen bateko 08:00ak dira, eta Beatriz Urrizola lanean hasteko prest da. Aitortu du alferkeriari egin behar izan diola aurre, baina badaki saioa amaituta hobeki sentituko dela, eta gogo horrek eraman du Nafarroako EM Esklerosi Anizkoitza elkarteak Antsoainen duen egoitzara. Kattalin Armendariz fisioterapeuta zain du, astean bitan egiten dituen...

Isilarazitako doluari aitortza

Isilarazitako doluari aitortza

Jaio aurretik edo jaioberritan haurra galtzen duten familien dolu prozesuan eragin handia izan dezake arreta medikoak. Izan ere, hura igarotzen lagundu dezake, edo zaildu. Osasunbideak langileentzako gida bat sortu du tresna «gehiago» eskaintzeko eta arreta «gizatiarragoa» eta «bateratuagoa» emateko. Orain arte langile bakoitzaren irizpideen eta tresnen esku jarduten zutela azaldu du Maria Araiz Bergarak, Emakumeen, Haurren eta...

Gazteentzako zentro bat ireki dute Elizondon

Gazteentzako zentro bat ireki dute Elizondon

Abendutik martxan dago bakarrik etorritako gazte migratzaileentzako Elizondoko zentroa. Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialen Departamentuak ireki du, «gazteon beharretara egokitutako baliabideak garatzeko asmoz». Gobernuak laster onartuko duen Haurrentzako Plan Estrategikoan jaso du asmo hori. [articles:2155839] Hogei gazte hartu dituzte Elizondoko egoitza berrian. Gobernuak 26 profesionalez osatutako lantaldea prestatu du gazteok artatzeko; langile horietako hogei hezitzaileak dira. Gazteen...

Arazoa egitura dela salatzeko

Arazoa egitura dela salatzeko

Karrikan, bertze behin. Arrazakeriaren kontrako eguna izan zen martxoaren 21a, eta herritarrek Iruñeko kaleetan salatu zuten arazoa egiturazkoa dela, eta, ondorioz, egiturazko neurriak behar direla arrazakeriari aurre egiteko. Egungo egiturak botere harremanak ditu oinarrian: sistemak kolektibo bat lehenesten du, eta pribilegiodun bilakatu; bertzea, berriz, baztertu egiten du, eta haren subjektu izaera ukatu. Arrazakeriari dagokionez, sistemak...