Bada zerbait arraroa zahartzaroa interpretatzeko dugun moduan; adineko pertsonak non kokatzen ditugun, nola tratatzen ditugun eta haiengandik zer espero dugun pentsatzerakoan. Askotan, ia konturatu gabe, atzealdean uzten ditugu eta, gure erritmoarekin bat ez datozenez, beste puntu batean kokatzen ditugu. Hala, pixkanaka, pertsona bera lausotuz doa, adina bihurtzen delarik bere ezaugarri nagusi. Adinkeria ez da beti agerikoa....
Iritzia
Hitza geratzen zait
Mirentxu Loiarte iaz hil zen, Iruñean. Irrintzi eta Euskal Emakumeak filmak sortu zituen zinema zuzendaria. Ez dakit zenbat pertsona joan ziren bera agurtzera. Agian, 2025ean Ikuspuntu jaialdian eman zuen hitzaldira joan ziren pertsona apur horiek beraiek? Mirentxu Loiarte ez zen celebrity-a edo influencer-a, ezta politikaria ere. Ez zen telebistan agertzen, ez. Ez zuen Goyarik irabazi, ez....
Isilik egon
Orain urtebete, galtzerdiak ur hotzez beterik, babaren bat ateratzear, zenbait pausotan elurra bernazakira arte, gorputza izerditurik eta aurpegia eguzkiak zertxobait erreta nuen. Gogoan dut paisaia: elur garbia eta zuria, elurrak bigundutako bihurguneak, estalitako eta dotoretutako maldak, urrezko eguzki-izpi distiratsuak non-nahi, sastrakak haitzen inguruan, bikote bat eskiatzen eta, ikusmena albo batera utzirik, estimulu handirik ez, ez...
Kosmoprexioxi
«Bizitza osoa Iruñean eman duzu. Hori ez da batere kosmopolita», bota zuen. Pam-plo-na esan zuen, une hartan ahoa bete polboroi izan balu bezala. «Zer da Iruñea? Non dago Iruñea? Gure ikasle egoitzan dauden profilak internazionalak dira, zu ez bezalakoak. Ezin dugu geure burua, gure ospea arriskatu, ulertzen?» Horrela mintzatu zitzaidan Alizia andrea, Madrilgo ikasle egoitzako zuzendaria....
Laugarren xedapen iragankorra
CI izeneko emakume batek esan omen du asteotan laugarren xedapen iragankorra kendu nahi duela; IC izeneko beste batek erantzungo lioke beranduegi dabilela, ez lukeela ezertarako balioko jada, aspaldiko kontuak direla, gutxi gorabehera 1981eko estatu kolpearen garaikoak. Arakatzen jarrita, ziurrenera, horiek bezain zikinak eta usain txarrekoak. Bat baino gehiago egoera lotsagarrian utziko lituzkeenak. Bestalde, azalduko lioke...
Zalantza egitea
«Eta zuk, zer iritzi duzu honi buruz?». Galdera soil bat dirudi, baina hitzik gabe utzi ninduen. Ez naiz sartuko gaia azaltzera, baina edozein izan liteke; politika, kultura, nazioarteko gatazka bat edo sare sozialetan dabilen azken polemika. Kontua da galdera ez zetorrela ñabardura bila, posizio bila baizik: Zu non zaude? Zein aldetan? Une horretan erantzun beharraren...
Garaipen txikiak?
Iruñean bizi izan nintzen lehenengo auzoa Mendillorri izan zen, auzoaren goialdean, hain zuzen. Nola ez gogoratu. Iritsi berritan, goizero menturatzen nintzen auzo ezezaguna arakatzera. Egun batean, kasualitatez, lakuaren ondoan nengoen eta nahi gabe kartel erraldoi batean Pedro de Ursua izena irakurri nuen. «Nola?», Galdetu nion neure buruari. «Nola?» Eta berriz irakurri nuen emeki-emeki. P-e-d-r-o -d-e- U-r-s-u-a....
Aski da
Hilabete igaro da Santa Ageda bezperan, otsailaren 4an, dozenaka kuadrillak lurra esnatzeko eskatuz kaleak zeharkatu zituztenetik; hilabete igaro da mitifikatutako Agateren sufrikarioak berriz aho-gingila dardararazi zuenetik eta lehenengo aldiz Agate indarkeria matxistaren biktima gisa tratatzearen eta, horrekin batera, Agate berrirudikatzeko beharraren aldeko aldarria ikusi nuenetik. Gogora dezagun K.o. III. mendean Agatek uko egin ziola kontsul erromatar batekin...
Mutututa
Lehengo egoera: duela aste batzuk, S.-rekin sexu-harreman heteroez mintzatzen ari nintzela, emakumeak konplazienteegiak garela bota zuen S.-k. Gure plazer propioa gehiago bilatu beharko genukeela bestearena hainbeste kontuan eduki gabe. Askotan frogatu izan dela harreman homoerotikoetan gizonek plazerrarekiko duten jarrera bestelakoa dela: norberak bere plazerraren erritmoak markatuta funtzionatu ohi duela eta, bide batez, askeagoa dela. Eta...
Harrotu ditzagun hautsak
Madrildik gobernatzen gaituen presidentearen hitzek harrotu dituzte hautsak aurreko egunotan gazteei sare sozialen erabilera debekatzeaz ari zelarik; baita sare sozialen enpresetako zuzendariei helegiteak jartzeko lege araudia ezartzeko proposamenak ere. Estrategia politiko eta bestelakoak alde batera, erreakziook harridura eragin zidaten, uste nuelako neurri lagungarria suerta zitekeela azkenaldian han eta hemen seme-alaba adingabekoei sakelakoaren erabilera eta Interneterako sarbide kontuak...
