Eleberrietan azaltzen ez den Nafarroa beltza

Eleberrietan azaltzen ez den Nafarroa beltza »

Botere politikoa eta ekonomikoa kontrolatzen duten familia burges zaharrak, arrakalak agerian dituen erregimen ustela, konspirazioak, gehiegikeria... Nobela beltz baten osagai guztiak batzen ditu Nafarroako historia garaikideak; errealitate hori, ordea, ez da fikzioan ageri, berripaperetan baizik. - Jarraitu irakurtzen...

Kate berriak, aro berrirako

Kate berriak, aro berrirako »

Hamaikak, Xaloak eta Nafar telebistak emisioak hasi dituzte berriki Iruñerrian, eta goitik behera aldatu dute Nafarroako ikus-entzunezko esparrua. Euskarak presentzia nabarmena du hiru kateetan. - Jarraitu irakurtzen...

Alfonso Karlosena hautatu dute NUPeko errektore

Alfonso Karlosena hautatu dute NUPeko errektore »

Julio Lafuente egon da kargu horretan azken zortzi urteotan. Gaurko bozetan, Alfonso Karlosena fisikaria eta Jorge Nieto ekonomialaria izan dira lehian. - Jarraitu irakurtzen...

Lehen bozak, NUPen »

Errektore berria aukeratuko du Nafarroako Unibertsitate Publikoak gaur, foru eta udal bozen aurretik. Alfonso Karlosena eta Jorge Nieto dira kargurako hautagaiak. - Jarraitu irakurtzen...

Alfonso Karlosena (NUPeko errektoregaia): “Osasun sistema publikoak medikuntza fakultatea behar du”

Alfonso Karlosena (NUPeko errektoregaia): “Osasun sistema publikoak medikuntza fakultatea behar du” »

Edurne Elizondo / BERRIA

Julio Lafuenterekin Ikerketarako errektoreorde izan da Alfonso Karlosena Fisika doktorea (San Martin Unx, Nafarroa, 1962). Kudeaketaren esparruan lan hobea

Jorge Nieto (NUPeko errektoregaia): “Unibertsitateari buruz lege propioa egitea da gako bat”

Jorge Nieto (NUPeko errektoregaia): “Unibertsitateari buruz lege propioa egitea da gako bat” »

Edurne Elizondo / BERRIA

Bere bulegoa bilakatu du kanpainaren gune. «Ni bakarrik nago, ez dut talderik atzean; nirekin hitz egin nahi duenak, zabalik

“Iraultza txikien” asanblada

“Iraultza txikien” asanblada »

Nafarroako kultur politika ofizialaren zein kultur mugimenduaren erronken inguruan hausnartu, eta balizko aldaketa batek kultur panoramari ekarriko lizkiokeen aukerak aztertzea. Helburu horrekin, mahai ingurua antolatu zuten Nafarroako Hitza-k, BERRIAk eta Euskalerria irratiak joan den asteartean, Iruñeko Katakrak kultur gunean. Aldaketarako aukera ardatz hartuta hiru hedabide horiek antolatu dituzten hiru solasaldietan bigarrena izan zen Kultura: eduki eta edukiontziak izenekoa. Eta, eztabaidarako, Mikel Soto Txalaparta argitaletxeko editorea, Oskar Estanga bertsolari eta musikaria eta Leire Urbeltz artista plastiko, ilustratzaile eta Nafarroako Arte Gaztearen azken topaketen irabazlea batu zituzten mahaiaren bueltan. Iñigo Astiz BERRIAko kazetariak egin zituen gidari lanak, eta, hasi eta berehala, anekdota bat jarri zuen mahai gainean: parez pare daude agintean dagoen gobernuko eta oposizioko kideak, Nafarroako Parlamentuko kultura batzordean. Kultur bonuaren xehetasunak azaldu ditu kargudunak, eta bonu horrentzako diru sailaz kexu oposiziokoa, gutxiegi delakoan. Halako batean bota dio arduradunak oposiziokoari: "Dena den, zergatik kexatzen zara hainbeste, gero ez bazara kultur ekitaldietara joaten?". Eta erantzun dio besteak: "Kultur jarduera askotara joaten naiz ni, eta zu ez zaitut bertan ikusten". - Jarraitu irakurtzen...

Ahanzturaren kontrako artea

Ahanzturaren kontrako artea »

Soinu berezia egiten du euriak plastiko beltzen kontra erortzean. Tap-tap-tap. Hori da Iruñeko Rodezno kondearen plazan entzun daitekeen hots bakarra, bertaratutako dozenaka lagunek isil-isilik begiratzen baitiote artistari, hark lur beltza esku artean hartu eta harlauza bustien gainean etzanda dauden boluntarioei botatzen dien bitartean. Hogeita hamar bat dira. Oinutsik. Begiak itxita. Mutu. Euritea zakartuz doa pixkanaka. Ekitaldia hasi eta berehala, dena dago blaituta: arropa, aurpegiak, harriak, oin biluziak... Honezkero, hozten hasiak dira hilotzak. - Jarraitu irakurtzen...

Aldaketa politikoaren alde, hizkuntza politika aldatzeko »


Nafarroak euskaraz bizi nahi du izenburupean, Kontseiluko, AEK-ko eta IKAko ordezkariak izan dira mahaiaren inguruan Katakraken. - Jarraitu irakurtzen...

Euskalgintzako eragileen mahaingurua izanen da bihar Katakrak liburudendan

Euskalgintzako eragileen mahaingurua izanen da bihar Katakrak liburudendan »

Nafarroako Gobernuak orain arte euskararekiko izan duen jarreraz, hizkuntza politika berri batek izan beharko lituzkeen ezaugarriez eta etorkizuneko erronkez solastatuko dira bihar Kontseiluko