Sirena hotsek lagunduta ozendu dute mezua Baluarte antzokiaren parean, eta ez alferrik. Aldarrikapenak zabaltzeko oihuetan, patronalari helarazitako eskeetan eta eskuekin tinko helduta daukaten pankartan ere agerian gelditzen baita sektoreak duen larrimina eta urgentzia. Ikuskizunetako eta ekitaldietako teknikari eta laguntzaileek greba eguna dute gaur Nafarroan, «behingoz» lan hitzarmen eduki dezatela exijitzeko. Bi urte baino gehiago joan dira hura...
span>Kultura
Nafarroako ikus-entzunezkoetako teknikariek greba egingo dute larunbatean
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikus-entzunezkoetako teknikariek hainbat lanuzte egin dituzte uda honetan zehar, euren lan baldintzak hobetuko dituen hitzarmen berri baten alde. Atzeragotik dator soka, eta protestan dabiltza arlo horretako Nafarroako beharginak ere. Salatu dute patronalarekin bi urtez negoziatzen egon ostean, ez dutela lortu haien lan egoera hobetuko eta arautuko duen hitzarmen bat adostea, are,...
Iruñeko Topaketen irekiera aurreratu bat, 400 ikasleren «begiradek» osatutako erakusketa batekin
Ez guztien begien bistara, baina, aurten, udaberria ailegatzerako ere batzuk hasiak ziren aurtengo Iruñeko Topaketen fruituak biltzen. Ofizialki, ostiral honetan abiatuko da bi urtean behin 1972ko Arte Topaketak gogoratzeko hirian egiten duten programazioa, eta hilaren 12ra bitarte, dozenaka solasaldi, musika emanaldi eta arte instalazio dituzte antolatuta hirian barna. Ordea, ez da ordura arte itxaron beharrik dardara...
Iruñeko Udalak Maria Luisa Elio zinemagile iruindarra omenduko du urrian
Maria Luisa Elio zinemagile, aktore eta idazlea jaio zenetik ehun urte bete diren honetan, haren omenezko ziklo bat antolatu du Iruñeko Udalak urrirako: Maria Luisa Elioren mendeurrenean: ondare bat Iruñerako. Iruñean jaioa zen Elio, eta Barañainen (Nafarroa) errotuak ere bazituen sustraiak. Orain, besteak beste lotura hori helduleku harturik, zenbait ekintza kultural prestatu dituzte hura oroitzeko eta hark egindako lana...
La Txama, Belako eta Maruxak ere igoko dira Aske jaialdiko eszenatokira
Aske jaialdia Atarrabian egingo dute abenduaren 26an. Euskal Herri aske baten «soinu banda» moduan deskribatzen dute festibala antolatzaileek: «Euskalduna, feminista, antikapitalista, solidarioa… ». Soinu banda horretan, aurten Arkada Social eta Des-kontrol taldeek parte hartuko dutela iragarrita zegoen dagoeneko, besteak beste, eta beste sei talderen berri eman dute gaur: Ketekalles, Latzen, Maruxak, Belako, Bull Brigade eta La...
Lego piezekin, platanoekin eta soilik lapitzez ere komikiak sortu daitezkeela erakutsiko du Nafarroako Komiki Azokak, bihartik aurrera
Txikitan, bazkalorduan lardaskan aritzean, janariarekin ez jostatzeko esaten zieten horientzako mezua ematen du. Zirika bat. Irudipena baita zera esaten ari zaizkiela haiexei orain: «Jostatu, jostatu beldurrik gabe urdaiazpiko egosiarekin, eta otapurrekin. Jostatu dilistekin». Larunbat honetan, irailaren 5ean, jakiekin karikaturak egiten ikasteko tailer bat gidatuko du Asier Sanzek Iruñean, Zabalguneko merkatuan. Umorista grafikoa da Sanz, eta,...
Soinu beltzak erakarrita
Rhythm and blues klasikoekin hasi, eta pop-rockarekin jarraitu. Gero, rock-and-rolletik rhythm and bluesera igaro, eta soulik dotoreenarekin amaitu. Bidaia horixe egingo dute Beltza Weekend jaialdian bilduko direnek. Gaurtik irailaren 5era arte egingo dute Iruñeko musika beltzaren festibala aurten, eta sei kontzertu izango dira guztira: sei banda taula gainean, 44 musikari osotara. Gautxoriak Soul Club da jaialdiaren antolatzailea,...
NIFF Nafarroako Nazioarteko Zinema Jaialdian 65 film labur lehiatuko dira
Begirada ez apartatzera deitu du NIFF Nafarroako Nazioarteko Zinema Jaialdiak. «Krisiari» zuzen begiratzea nahi dute batik bat, eta zinema da horretarako eskainiko duten bidea, ezinbestean. Zehatzago: film laburrak emanen dizkiete herritarrei eskura horretarako. Datorren astelehenean hasi eta hilaren 11ra bitarte eginen dute jaialdiaren zortzigarren aldia Iruñean, XXI. mendeko krisia lelopean preseski, eta, hain justu ere,...
Artearen bultzada baliatuz «utopien bideetan barna» ibiltzeko gonbita eginen du aurten NAK festibalak
NAK Nafarroako Musika Garaikidearen Jaialdiak programazio berean jaso ditu Virginia Woolfen gela, Valentzian (Herrialde Katalanak) tanta hotzak xehatutako piano bat eta Palestinari so egiteko dozenaka begirada. Antolatzaileek ez dute alferrik nabarmendu Iruñean sustraitutako festibalak aurtengoa duela inoizko aldirik «politikoena, ekintzaileena eta konprometituena», eta hori agerian gelditu da gaur Kondestablearen jauregian eginiko aurkezpenean ere, programazioa aletu eta jarduera...
Kantu eta txalo zarta flamenkoek girotutako egunak Nafarroan, bihartik
Prest agertokiak, prest patioak eta prest balkoiak. Prest tablao-ak ere. Hala beharko. Maiatzaz geroztik egitarauari buruzko xehetasunak apurka-apurka eman ondoan, iragan abuztuaren 7an jakinarazi zituzten kartel osoa bistaratzeko falta ziren izen-abizen apurrak, eta batik bat zera nabarmendu zuen keinu horrexek berak: hain zen hurbil festibala ordurako, ezen ukitu ere egin zitekeen kasik. Eta, orain bereziki, dagoeneko...









