2012. urtean Noaingo aireportuan izan diren bidaiariak.

2011. urtearekin alderatuta, %20 murriztu da Noaingo aireportuko bidaiari kopurua. Iaz, 190.295 lagunek hartu zuten hegaldiren bat han; 2011n, berriz, 238.511k. Berez, 1,1 milioi lagun hartzeko prestatuta dago.