Elkarretaratzea egingo dute gaur Iberiako langileek

Iberia aire konpainiaren berregituratze planaren aurka azalduko dira gaur Noaingo aireportuko Iberiako langileak. Astelehenean egin zuten bezala, 13:00etarako deitu dute elkarretaratzera aireportuan. Dozenaka hegaldi bertan behera gelditu dira aste honetan Iberiako grebaren ondorioz.