ESAKO LANAK ETETEKO ESKATU DUTE

Esako lanak eten ditzatela eskatu dute Zangozan. Otsailaren 16an Zangozako udaletxeko plazan elkarretaratzea deitu zuen Esa + Ez herri plataformak eta 600 bat pertsona batu ziren. Herri plataformak handitzeko lanak bertan behera uztea eskatu du, Esako urtegiaren inguruan bizi direnen bizitza arriskuan jartzen delako. Urtegiaren eskuin hegala mugitzen ari da, eta joan den astean Esako bi urbanizazioetako etxeak hutsarazi behar izan zituzten.