Nafarroako Bertsolari Txapelketan parte hartu duten bertsolariak.

Errekorra apurtu du aurten Nafarroako Bertsolari Txapelketak. Izan ere, denera, lehenengo fasean 31 bertsolari lehiatu dira, 2011ko txapelketan baino lau gehiago. Finalaurrekoetan hemezortzi ariko dira.