NON BIZI EZ DAGOENEKOA KONTATUZ

Muturreko egoera islatzen du Pisukideak antzezlanak. Markos idazlea eta Matilde aktorea etxe berean bizi dira. Markosen amaren etxean bizi dira biak, beste zerbait aurkitu bitartean. Bi lagunek badakite bizitoki horretan ezingo direla betiko gelditu. Izan ere, Markosen amak etxea salgai du. Etxea saltzen duenean, etxebizitzarik gabe geldituko dira Markos eta Matilde. Antzezlana ostegunean ikusi ahalko da, 20:30ean, Berriozarko Mendialde Eskolan.