Berdintasun teknikaririk ez dela Berriozarren salatu dute

Joan den azarotik Berriozarko Udalean ez dagoela berdintasun teknikaririk salatu du Erakunde Publikoetako Aukera Berdintasunerako Agenteen Nafarroako Sareak. Hala, erabaki hori gizon eta emakumeen berdintasunean atzera egitea dela ohartarazi du. Tere Saez talde horretako kideak dioenez, teknikaririk ez izateak agerian uzten du administrazio publikoek lan eremu horretan duten ezagutza falta. Arrazoi horregatik, joan den azaroan hartutako erabakia berriz aztertzeko eskatu diote. “Urte luzez Berriozarko Udala aitzindaria izan da berdintasun gaietan; arren eskatzen diogu orain arteko lana ez dezala alboratu”, dio Erakunde Publikoetako Aukera Berdintasunerako Agenteen Nafarroako Sareak.