BI ERREPIDE ITXITA LUIZIENGATIK

Azken hilabeteetako euriteek luiziak eragin dituzte Nafarroan, eta hainbat errepide itxita daude oraindik ere. Urtarrilaren 13az geroztik itxita dago Atarrabia eta Uharte herrien arteko errepidea. Haitz handi bat erori zen, eta trafikoa Arteta poligono industrialetik eta Olaz-Txipi kaletik desbideratu dute. Horretaz gain, Arre eta Orikain arteko errepideak (NA-2517) moztuta jarraitzen du luizi batengatik. Otsailaren 10ean gertatu zen lur mugimendua.