Droga mendekotasunaren aurkako plana onartu dute

Nafarroako Parlamentuak Droga Mendekotasunaren Aurkako II. Plana onartu berri du. Besteak beste, erabaki dute droga mendekotasunari buruzko behatokia eratzea, adingabeen artean alkoholaren kontsumoak kontrolatzeko neurriak jartzea eta enpresetan drogarekin arazoak dituzten pertsonak artatzea.