Erroibarko alkateak eta Zilbeti eta Erroko kontzejuetako presidenteak salatu dute Seo/Birdlife eta Aldude koordinakundeko kideek baimenik gabe margotu dutela Gernika Antzeriko pagadian. Haien irudiko, pagadia herri lurretan dago, eta baimena eskatu behar zuten pintaketa egiteko.