Irati irratiak 200 bazkide behar ditu bizirik irauteko

HEDABIDEAK. Irati irratiak beste 200 bazkide behar ditu emititzen jarraitzeko. Aezkoa, Erroibar, Auritz, Luzaide, Orreaga, Artzibar eta Agoitzen entzuten den irratia desagertzeko arriskuan dago diru faltagatik. Hiruhilekoan hamabost euro ordainduz iratikide izatea eskatzen dute. 1993. urtean sortu zen Irati irratia, baina 2002an itxi egin behar izan zuten. Zortzi urteko etenaldiaren ostean, emisioei heldu zieten berriz 2010ean.