N-121 errepideko bideak estutzea aztertzen ari dira

AZPIEGITURAK. Olabe herritik igarotzen da N-121 errepidea, eta herria bitan banatzen du. Segurtasunagatik, bideak estutzea aztertzen ari dira, autoak mantsoago joateko. Astelehenean, Luis Zarraluki Nafarroako Gobernuko Sustapen kontseilariarekin bildu zen Olabeko Udala arazoari irtenbidea emateko. Oinezkoentzako pasabide bat jartzeko eskatzen dute hango bizilagunek.