Hamaika hilabeteren ostean, %2,3 hazi dira esportazioak

Hamaika hilabetez jarraian, atzerrira salduko produktuen zenbatekoa murriztu egin da Nafarroan. Hala ere, otsailean, joera hori aldatzea lortu da. Izan ere, esportazioak %2,3 hazi ziren hilabete horretan. Espainiako Ekonomia Ministerioaren datuen arabera, esportazioek 635 milioi euroko balioa izan zuten.