Lana sustatzeko neurriak aurkeztuko dituzte ekainean

Joan den asteartean bildu zen Enpleguaren Mahaia Nafarroako Parlamentuan. Eragile sozial, politiko eta ekonomikoek parte hartu zuten. Hala, bilkuraren ostean, ekainaren 10erako proposamen jakin batzuk eta langabeziari aurre egiteko plana aurkezteko konpromisoa berretsi zuten. Juan Jose Lizarbe Enpleguaren Mahaiko presidentearen arabera, “lehen bilera honen ostean, plan bat zehaztuko dugu, baita lanerako agenda ere”. Gaineratu du, halaber, adostutako neurriak ahalik eta azkarren jarri behar direla martxa. Hala ere, Maiorga Ramirez Bilduko parlamentariak ohartarazi du Nafarroako Gobernua orain arte ez dela gai izan, besteak beste, langabezia “arazo larriari” aurre egiteko.