Besteak beste, euskal kantagintza berria sustatzeko xedez eratu zen Ez Dok Amairu talde mitikoak Baga, biga, higa ikuskizuna dantzan hasten zuen duela 40 urte baino gehiago. Hainbat dantzaren artean, Baztango mutil dantzak dantzatzen zituzten. Sarritan, Ez Dok Amairukoei Argia dantzari taldeak laguntzen zien. Baztango dantza tradizional hori osatzen duten hemeretzi dantzen artean, besteak beste, Hiru puntukoa eta Billantzikoa dantzatzen zituzten. Errepublika garaian, hainbatek Baztango mutil dantzak Euskal Herriko dantza nazional izendatzeko eginahala egin zuten, duten balio artistiko zein estilistikoengatik. Egun, Euska Herriko herri askotan dantzatzen dira.