1813ko maiatzaren 12an, Napoleonen tropak Izabara sartu ziren, eta herri osoari su eman zioten. Berrehun urte igaro dira gertaera hartatik, eta, igande honetan, Izabako herriak gogora ekarriko du urte hartan gertatutakoa. Besteak beste, sutean hildako pertsonak eta herria berriz eraiki zutenak omenduko dituzte.
Kurruskla kultur elkarteak antolatu ditu ekitaldiak, Izabako Udalaren laguntzarekin. “Ez dugu ezer ospatzeko, baina bai mendeurrena gogoratzeko”, azaldu dute antolatzaileek. 11:45ean izanen dira 1813. urteko gertaera gogoratzeko ekitaldiak, eta goiz osoa iraungo dute. Meza eginen dute, eta, horren ondoren, plazan gertatutakoa gogoratzeko ekitaldia eginen dute. Izabako Udaleko kideek Erronkariko jantzi tipikoa jantziko dute, eta herritarrek ere jantzia eramatea nahi dute antolatzaileek.