Nafarroako Gobernuak Arbizun eta Etxarri Aranatzen “terrorismoa goresten duten pintaketak” ezabatu ditu, “udalek garbitzeari uko egiten dietelako”. Arbizuko eta Etxarri Aranazko udalei duela hilabete eskatu zieten pintaketak ezabatzeko, eta, epea amaitu ondoren, Nafarroako Gobernuak enpresa bat kontratatu du pintaketak ezabatzeko. Foruzainek babestu dituzte langileak. Ezabaketa lanak mila euro inguruko kostua izanen duela adierazi du Nafarroako Gobernuak, eta udalek ordaindu beharko dutela. Ez badute ordaintzen, Nafarroako Ogasuneko Funtsetik kenduko die dirua, adierazi duenez.