NUPeko matrikula tasak %1,3 igoko dira datorren ikasturtean

Heldu den ikasturterako Nafarroako Gobernuak erabaki du matrikula tasak mantentzea eta ez igotzea NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoko titulazioen prezioak. Bakarrik Nafarroako urte arteko inflazioa ezarriko du, %1,3koa. Hortaz, 2013-2014ko ikasturterako urte osoko matrikulek 954 eta 1.351 euro artean balioko dute NUPen. Masterrek, berriz, 2.659 euro balioko dute, lanbide batean aritzekoek izan ezik, horiek 1.661 euro balioko baitute.

Hurrengo ikasturtean unibertsitateko matrikularen %85 (%75 masterretan) herritarrek finantzatuko dute zergen bidez, eta NUPeko ikasleek eta haien familiek %15 (%25 masterretan) ordainduko dute. Beraz, Humanitate eta Gizarte Zientzietako graduak dira merkeenak, eta ingeniaritzak garestienak. Gizarte Zientzietako gradu bat egiteko, 954,2 euro ordaindu beharko dute, eta osasun ikasketak eta ingeniaritzak egiteko, berriz, 1.351,7 euro.

Joan den urtean igo egin ziren matrikula tasak, baina gobernuak ziurtatu du aurten prezioak mantenduko direla. Iazko ikasturtean graduetako lehenengo matrikula %4 igo zuen Nafarroako Gobernuak, bikoiztu zituen bigarren matrikulak eta hirukoiztu hirugarrenak. Masterretan ere igoera handia egon zen. Lehenengo matrikula %66 euro igo zen; hau da, 1.577 euro balio zuen lehen, 2.625 eurora igo zuen.