SANFERMINETAKO NORIA ANTONIUTTIN

Europako noriarik handienak Arrotxapea utzi eta Antoniuttiko parkean hartuko du tokia aurtengo sanferminetan. Teknikarien arabera, iazko kokalekua ez da horrelako azpiegitura batentzat "egokia". Bestalde, paisaia izango da noria mugitzeak duen beste onura bat, Ziudadela eta Gaztelugibela osorik ikusteko aukera izango baita aurten. Muntatze lanak datorren astean bukatuko dituzte, eta ekainaren 29tik uztailaren 14ra bitartean egongo da martxan.