Imozko alkatea izendatu dute Plazaolako presidente berri

Joan den ekainaren 17an Plazaola partzuergo turistikoak egindako batzar orokorrean, presidente berria nor izango zen erabaki zuten, aurreko lehendakari Aitor Etxarrik dimisioa eman baitzuen. Oraindik ere, Leitzako zinegotzia da Etxarri. Hala, datozen lau urteetan Jose Angel Iturraldek hartuko du Etxarriren kargua.

Partzuergoaren estatutuen arabera, hautagaiak toki entitateko ordezkaria izan behar du. Kasu honetan, Imozko Udaleko alkate Jose Angel Iturraldek bere hautagaitza aurkeztu zuen, eta hura izendatu dute partzuergoko lehendakari, 109 boto eskuratu ostean.