SUTEETAN ERE BADIRA MURRIZKETAK

Nafarroako Gobernuak suteen aurkako zerbitzuan egindako murrizketak salatu ditu Nafarroako Larrialdietarako Agentziak(NLA), Soraurenen. Azken urtarotako euriteak direla eta, basoko sastrakak asko hazi dira, eta, ondorioz, suteak sortzeko aukerak gora egingo du. Horri aurre egiteko murrizketak salatu dituzte. Izan ere, gobernuak suteak kontrolatzeko gelditzen ziren lau behatokiak kendu ditu. Horrez gain, langileen lanorduak %10 murriztu ditu.