ENPLEGUAREN MAHAIAREN PARODIA

UPNk eta PSNk akordiorako oinarria adostu dute, PPren babesarekin. Bertan, langabeziari aurre egiteko 40 neurri aurkeztu dituzte, hiru bloketan banaturik. Langabezian dauden pertsonen batzarrak, ordea, adar jotze gisa hartu du mahaiak egindako bilera. Haien ustez, mahaia kolokan zegoen, langabeen ordezkariak falta zirelako. Horrez gain, osatutako dokumentua faltsua dela uste dute, eta ez dela aurrera aterako. Protesta modura, zirku-parodia bat egin dute.