Elbetek eskuratu zuen lehen saria 2012ko biltzarrean

Orga desfilea izaten da Baztandarren Biltzarreko ekitaldi nagusia, eta iazkoa Elbetekoak irabazi zuen. Haientzat izan zen lehendabiziko saria. Herriko elizako ezkila lapurtu zutenekoa izan zuten gogoan Elbetekoek. Elizondoko Aise taldea gelditu zen bigarren, eta Iruritako orga, berriz, hirugarren.