Leitzako Udalak azokan euskara sustatu nahi du

Leitzako Udalak onartu egin du Euskara Batzordeak egindako proposamena. Euskararen erabilera bultzatzeko eta normalizatzeko asmoz, Leitzako ostiraleroko azokan jendaurreko elementuak gutxienez euskaraz jartzeko erabakia hartu du Udalak. Hortik aurrera, norberaren esku egonen da euskaraz gain bertze hizkuntzaren bat ere erabiltzeko erabakia. Leitzako Udalak jakinarazi duenez, azoka plazan egiten da, eta plaza espazio publikoa da. Hori horrela izanik, ingurune hori erabili nahi duenak udalak jarritako baldintzak bete beharko ditu. Azokako elementu horiek euskaratzeko udalaren euskara zerbitzuaren doako laguntza izanen dute postuetako arduradunek.