SAKABANAKETARI “EZ” ESAN DIOTE

Nafarroako PPk Iruñean duen egoitzaren aurrean 60 lagun bildu ziren, astelehenero bezala, sakabanaketa salatu eta euskal preso politikoek Euskal Herrian bizitzeko duten eskubidea aldarrikatzeko. Gerturatutakoek Euskal presoeta iheslariak herrira eta Dispertsioak hiltzen du lelodun bi pankarta zabaldu zituzten. Bestalde, datorren irailaren 14an, Herritarron Epaia ekinaldi ibiltariaren azken ekitaldi nazionala egingo dute Iruñeko Anaitasuna kiroldegian.