AP-15 autopistaren erabilera 2003ko mailara jaitsi da

Helio Robleda, Kontuen Ganberako presidenteak, asteartean jakinarazi zuen AP-15 autopistaren erabilera nabarmen gutxitu dela azken urteotan. Izan ere, aurten 2003ko erabiltzaile kopurura iritsi da. Trafikoaren jaitsiera 2008tik aurrera eman da bereziki. Robledaren ustez, beherakada krisi ekonomikoaren ondorioz izan da.

Trafikoaren jaitsieraren ondorioz, diru sarrerek behera egin dute. 2008tik aurrera autopista maiz erabiltzeagatik deskontuak martxan jarri zituzten. Hala ere, ordutik aurrera handitu zen erabiltzaile kopurua. Horrek, autobideak kudeatzen dituen Audenasa enpresa publikoan galera handiak eragin ditu.