GOI TENTSIOKO LINEAREN AURKA, OINEZ

Deikaztelutik Ezkio-Itsasora (Gipuzkoa) egin nahi duten goi tentsioko linearen aurka, ibilaldia egin zuten Villatuerta eta Oteiza artean ehun lagun inguruk joan den larunbatean. 10:00etan irten ziren, batzuk Villatuertatik eta beste batzuk Oteizatik. Hala, Isurudiako gainean elkartu ziren bi herrietako herritarrak, goi tentsioko linea egin nahi duten gainean, hain justu. Bi taldeak batuta, Villatuertara itzuli ziren jai giroan, Espainiako Industria Ministerioak abian jarri duen proiektuaren aurka egitearekin batera. Ohartarazi dutenez, goi tentsioko linearen proiektuak ez die erantzuten herritarren beharrei, konpainia elektrikoen interesei baizik.