Nafarroako Ogasunak jakinarazi duenez, Nafarroako 3.000 lagun inguruko dituzte eraikinak, kontu korronteak eta bizitza aseguruak, besteak beste, atzerrian. Horien balioa 1.281,44 euroko dela ohartarazi du Ogasunak. Horrez gain, Nafarroako hainbat enpresek atzerrian 74,6 milioi euroko aurrezkiak dituzte atzerrian. Hala ere, Ogasunak egindako azterketan ebatzi duenez, atzerrian ondasunak dituzten nafarrak gutxi batzuk dira, 782 besterik ez. Izan ere, 2.590 kontu korronte daude 782 lagun horien izenean atzerrian. Bataz beste, atzerriko bankuetan kontuak dituzten lagun horiek 300.000 euroko aurrezkiak dituztela kalkulatu dute Nafarroako Ogasuneko teknikariek.