Nafarroa Oinez Nafarroako ikastolen jai nagusian Albert Dasi Picanyako (Valentzia, Herrialde Katalanak) Escola Gavinako zuzendaria izango da. Ikastetxe hori aitzindari izan zen Valentzian eskolak katalanez ematen. Herrialdean katalanean oinarritutako hezkuntza sistema sustatzeko asmoz Dasik beste hainbat lagunekin batera, Escola Valenciana elkartea sortu zuten. Helburu nagusia hizkuntzaren normalizazioa da. Xede hori erdiesteko gizarteko eremu ezberdinetan egiten dute lan, hezkuntzan, literaturan, artean, zineman eta kultur tradizioan, besteak beste. Igandeko bisitaren bitartez, Nafarroa Oinez bezalako jaien helburuak ezagutzeko aukera izango du Albert Dasik.