2012an ia 300.000 bisitari izan dira bingoetan

Egun, Nafarroan hiru bingo daude. Orotara, 54 lagunek lan egiten dute bingo horietan, Nafarroako Gobernuaren arabera. Azken urteetan, beheranzko joera egon da gune horietako bisitari kopuruan. Horrek mozkinetan ere eragin du. Izan ere, duela ia hogei urte, 57 milioi euro baino gehiago irabazten zituzten; gaur egun, berriz, 16 milioi euro. Adituen arabera, irabazi zein bisitarien beheranzko joeran arrazoi bat baino gehiago egon daitezke. Alde batetik, joko moten kopurua asko handitu da. Horrez gain, Nafarroako bingoetako jabeek irizten diote jaitsiera horretan lokal barruan erretzeko debekua dagoela. 2012an ia 300.000 bisitari izan ziren Nafarroan bingoetan.