Izokinen populazioa berreskuratzeko kanpaina hasi dute

Astelehenean eman zitzaion hasiera aurtengo izokinen populazioa berreskuratzeko kanpainari. Guztira, 3.790 izokin kume askatu dituzte Oieregin. Datozen egunetan Bidasoako beste tarte eta ibaiadarretan 37.294 izokin kume gehiago askatuko dituzte.

Izokinen populazioa berreskuratzeko plana 1988an jarri zuen martxan Nafarroako Gobernuak, Bidasoko izokin populazioaren beherakadari aurre egiteko. Birpopulazio saioez gain, espeziea kontrolatzeko hainbat ekintza egiten dituzte. Berako harrapatze estazioan urtero hainbat izokin harrapatzen dituzte aztertu ahal izateko. Behin azterketak eginda, berriz askatzen dituzte.